AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-09-16

Oskar Matute, EH Bilduko diputatua Kongresuan, Radio Euskadiko Boulevardeko mikrofonoetatik pasatu da, laster Kongresuan izango diren aurrekontuen negoziazioei buruzko informazioa aurreratzeko. «Gastu-muga onartzeko zain gaude, baina dagoeneko adierazi diogu Espainiako Gobernuari gure determinazio osoa, hobekuntzak lortzen jarraitzeko euskal gizarte osoarentzat, langile klaseentzat eta nazio aniztasunaren inguruan», azpimarratu du Matutek.

Eusko Jaurlaritzarekin dituen harremanez eta akordioetarako aukerez galdetuta, EH Bilduko diputatuak adierazi du «herri honek erronka handiak dituela eta maila gorenean egon behar gara euskal herritarrei ongizate-mailarik handienak eskaintzeko». Osakidetzari buruzko itunari dagokionez, Matutek honakoa adierazi du, «EH Bilduk akordio handiak lortzeko duen borondatea nabarmena da, eta gure proposamenak Osasun Mahaian jarriko ditugu».

Elkarrizketan landutako beste gai nagusietako bat estatus politiko berria izan da. «Ez diet beldurrik PSOEren marra gorriei. Herri alternatiba gisa aurkezten dena ezin da konformatu blokeorako gutxiengo bat izatearekin, eta EH Bilduk ez du horrela jokatzen, akordioak lortzeko lanean ari gara, ezinezkoa dirudienean ere», gaineratu du Matutek.

Immigrazioaren krisiari buruz galdetuta, diputatuak irmo erantzun du: «Eskuin muturrak proposatutako diskurtso bat dago, errealitatetik bereizia, immigrazioa mehatxutzat jotzen duena eta planeta osoan bizi dugun atzerakada demokratikoarekin zerikusia duena».