AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-03-07

Dagoeneko irekita dago Europako hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendak berresteko bozketa. Mahai Politikoak proposatutako zerrenda berretsi beharko dute bozketa honetan parte hartu dezaketenek: bilkideak eta erroldan inskribatutakoek. Zerrenda berresteko bozketa gaur, osteguna, goizeko 7: 00etan hasi da eta larunbatera arte luzatuko da.

Mahai Politikoak erabaki zuen Pernando Barrena, legealdi honetan ezker subiranistako eurodiputatu izan dena, EH Bilduren zerrendaburu izatea ekainaren 9an egingo diren hauteskundeetan. Ezker subiranistako hainbat ordezkari esanguratsu izango dira zerrendan: Oihana Etxebarrieta, EH Bilduren Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako bozeramailea; Oskar Matute, Madrilgo Kongresuko diputatua; eta Bakartxo Ruiz, EH Bilduren Mahai Politikoko bozeramaile ohia eta Nafarroako Parlamentuko talde parlamentarioaren bozeramaile ohia.

Era berean, euskal gizarteko pertsona esanguratsuek osatuko dute Europako hauteskundeetarako EH Bilduren zerrenda. Besteak beste, Xabi Solano musikaria, Endika Guarrotxena Athletic Clubeko futbolari ohi eta Zaporeak elkarteko kolaboratzailea, Andrea Rui-Wamba Aita Mari itsasontziko ekintzailea; Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz taldearen sortzaile eta bozeramailea eta Pili Garmendia Samaniegoko alkatea.