AKTUALITATEA

| 2024-10-09

Rebeka Ubera legebiltzarkideak parte hartu du EH Bilduren izenean Osasun Mahaiaren bigarren bileran, Donostian. Bilera honetan Jaurlaritzak eragileek eta alderdi politikoek eginiko ekarpenak biltzen dituen dokumentua banatu du, Osasun Sistema Publikoari buruzko diagnostikoa egiteko.

EH Bilduren iritziz, dokumentu horrek garrantzitsuak diren hainbat gai kanpo uzten ditu, gure ustez diagnostikoan txertatu beharrekoak. Gobernantza eredua, kontratazio politika edota sare publikoaren eta pribatuaren arteko harremanaren definizioa jaso beharreko elementuak dira, baldin eta diagnostiko oso batetik abiatu nahi badugu. Hortaz, uste dugu lan handia dagoela egiteko, guretzat funtsezkoak diren gaiak kontuan hartzeko, Osakidetza gaur egun duen egoerara ekarri dutenak baitira.

EH Bilduk etengabe lan egingo du, modu proaktibo batean, diagnostiko osoa egiteko, dokumentu hori abiapuntu ona izan dadin, anbizioarekin, Osakidetza berriro zutik jarri ahal izateko.