AKTUALITATEA

| 2021-10-24

Mexikoko PTren XXV. mintegiak babesa eman dio Euskal Herriko Bake prozesuari, eta ongi etorria eman dio Urriaren 18ko Adierazpenari, azpimarratuz "ezker independentistak berriro hartu duela bizikidetza demokratikoaren aldeko ekimena".

Bere adierazpenean, PTk preso politikoen egoerari erreparatu dio, eta honako hau azpimarratzen du: "Gai hau ahalik eta lasterren konpondu behar da”.

Edizio honetan, kontinente guztietako 45 herrialdetako alderdi, mugimendu eta erakunde politikoetako 130 ordezkari baino gehiago bildu dira. Boliviako Evo Moralesek eta Hondurasko Manuel Zelayak, Kolonbiako buruzagi ohi Rodrigo Londoñok eta Ivan Cepeda senatariak eta Kubako Alderdi Komunistako Nazioarteko Harremanetarako lehendakariorde Angel Arzuagak parte hartu dute.