AKTUALITATEA

| 2023-05-24
Etxebizitza politikaz aritu dira, gaur goizean, Maddalen Iriarte Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia eta Oihana Briones Irungo Udalerako hautagaia.
 
Maddalen Iriarte: “Gure konpromisoa bai Aldunditik bai udaletatik etxebizitzarako sarbidea bermatzea eta udal promozioetan alokairu soziala eta gazteen emantzipaziorako etxebizitza sarea handitzea izango da”
 
Etxebizitza bizitza proiektua garatzeko ezinbesteko elementua da. Bizitza proiektu bat eraiki eta garatzeko segurtasuna behar dute herritarrek, eta horretarako ezinbestekoa da administrazio publikoek etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzea. Administrazio publikoek etxebizitza duin bat bermatzeko obligazioa dute. EH Bilduk akordioetara iristeko gaitasuna duela demostratu dugu, baita Etxebizitza alorrean ere, eta Irun horren adibide garbia da.
 
Ildo horretan Madrilen berriki adostu dugun etxebizitza legeak, eta 2015ean EAE mailan adostutakoa garatzeko babes juridikoa eskaintzen duenak, Gipuzkoan ere alokairuen igoerari topea jartzea ekarriko duela eta zehazki 15 hiri eta herri (Elgoibar, Getaria, Zarautz, Aizarnazabal, Zarautz, Orio, Aduna, Lasarte-Oria, Urnieta, Astigarraga, Oiartzun, Irun, Hondarribia eta Pasaia) automatikoki zona tentsionatu izendatzea ekarriko luke, Donostiako auzo gehienekin batera, baina diru-sarreren %30a baino gehiago bideratu behar dutelako herritarrek edota azken bost urteotako alokairuaren prezioaren bilakaera dela-eta. Gure konpromisoa bai Aldunditik bai udaletatik etxebizitzarako sarbidea bermatzea eta udal promozioetan alokairu soziala eta gazteen emantzipaziorako etxebizitza sarea handitzea izango da.
 
Gazteek dute arazo handiena etxebizitza bat eskuratu eta emantzipazio osorako hain beharrezkoa den lehen pausu hori ematea. Gogora ekarri nahiko nuke Gazteen euskal behatokiaren datuen arabera, gazte gehienak 30-34 urte bitartean emantzipatzen dira EAEn, 18 eta 25 urte bitartekoen artean soilik %8,1 dagoelarik emantzipatua. Europako bataz bestekoa, ordea, 26,5 urtekoa da, Suedia izanik zerrendan lehena 19 urteko bataz bestekoarekin, Euroestaten datuen arabera.
 
Fokoa ere jarri nahi dugu Gipuzkoako gazteek pairatzen duten egoeraren inguruan: %15,9ko langabezia-tasa dute, Gazteen Euskal Behatokiaren datuen arabera. Europar Batasunaren bataz bestekotik gora gaude (%13,8), eta zer esanik ez Europako herrialde aurreratuenekin alderatuta: Danimarkak %10,6, Alemaniak %5,7, Eurostaten datuen arabera, (Eskualdeka datuak, Eurostat). Ildo honetan, Fellows programa indartzea ezinbestekoa da, punta-puntako ikerlariek herrialdean errotu daitezen. Halaber, Gipuzkoako zein Euskal Herriko ikerlarien kontratazioa bultzatzeko neurriak jarriko ditu martxan EH Bilduk, lan duina izan eta ikerlari karrera sustatzeko asmoz.
 
Gipuzkoako hainbat herritan etxebizitza berri baten kostua beldurgarria da: Zarautzen m2 5.446€koa da batez beste, Hondarribia 4.304€koa edo Donostiako hainbat auzotan 6.000€tik gorakoa. (Gipuzkoan etxebizitza berri baten batez bestekoa prezioa  275.551€koa da).
 
 
Oihana Briones: “Alokairuzko etxebizitzen sorrerarako negoziazio ezberdinetak guztira 6 miloi lortu ditugu”
 
Irungo EH Bilduk Irunen alokairuzko etxebizitza publikoen parke bat sortzea ahalbidetu duela ere aipatu dugu askotan, udaletxeak haien jabetza du gainera. Gazteentzako alokairuzko etxebizitzen beharra ere eskatu dugu maiz eta Inmigrazioko eraikinean gazteetzako etxebizitzak egin behar zirela defendatu dugu eta legegintzaldi honetan hori ere onartu da. Alokairuzko etxebizitzen sorrerarako negoziazio ezberdinetak guztira 6 miloi lortu ditugu.
 
Izan ere, aurrekontu-prozesuetan egin dugun lanaren bidez, sustapen hauek egiteko aukera hauek erraztu eta negoziatu ditugu:
 
    Alarde eremua: 52 etxebizitza
    San Miguel-Anaka eremua: 887 etxebizitza
    Inmigrazio eraikina: 31 etxebizitza gazteentzat