AKTUALITATEA

| 2019-10-23

Txilen larrialdi egoerarik ez!

Metroko bidaien salneurriak eta ondasunen eta zerbitzuen salneurriak igotzeak gizarte mobilizazio handia eragin du Txilen. Sebastian Piñera presidentearen gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen urriaren 19an. Hala, diktadura amaitu zenetik lehen aldiz, armada atera da Txileko kaleetara, arrazoi politikoengatik.

Armada kaleetan izatea eta herritarren aurka erabilitako indarkeria salatu nahi ditu EH Bilduk, hamarnaka baitira izan diren hildakoak. Larrialdi egoera lehenbailehen indargabetzea eskatu dio EH Bilduk Txileko Gobernuari, eta gatazka elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez bideratzeko. Aldi berean, Euskal Herrian izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die EH Bilduk herritarrei, besteak beste, Txileko diasporak deituta urriaren 24an Bilbon egingo den mobilizazioan.