AKTUALITATEA

| 2024-09-09

Arnaldo Otegik, EH Bilduko Koordinatzaile Nagusiak, agerraldia egin du mahai politikoaren ostean eta iragarri du koalizaioak, irailaren 21ean, Donostiako Tabakaleran Konferentzia Politikoa burutuko duela, «gure hausnarketak konpartitu eta datozen urteetarako lan ildoak Euskal Herriari zabaltzeko».

«Konferentzia horretan gure Kongresu Prozesuaren Reglamentoa onartu eta prozesuari berari abiada emango diogu. Oso termino lasaietan planteatzen dugu Kongresu hau, kideen arteko harremana sustatuz, eta Euskal Herriari zabalik egongo dena. Gure formulan sakondu eta Euskal Herria bere osotasunean erdian kokatuko duen Kongresua izango da, gure herrian bizi eta lan egiten duten pertsonen eskubideak babestea xede izango duena, ditugun arazoei erantzuteko formula berrituak bilatuz», azaldu du Otegik.