AKTUALITATEA

| 2023-05-22
Ekitaldi politikoa egin du EH Bilduk Durangoko Merkatu Plazan. Bertan, hitza hartu dute Arnaldo Otegik, Iker Casanovak eta Ima Garrastatxuk.
 
 
Arnaldo Otegi: “Botoa kontzentratu behar da, gaizki dagoena aldatzeko”
 
Herri honetan boto bakarra dago ezkerretik eta abertzaletasunetik eraginkorra dena. Herri honetan botoa kontzentratu behar da, gaizki dagoena aldatzeko: Osakidetza, aukera berdintasuna bermatzeko, lagunkeriarekin eta entxufismoarekin amaitzeko, trantsizio energetikoari aurre egiteko, etxebizitzen alokairuei mugak jartzeko, ustelkeriari atea ixteko, kultura aberasteko eta gurea defendatzeko.
 
 
Iker Casanova: “Urkullu, kalea falta zaizu”
 
Duela egun batzuk, Urkullu hona etorri zen eta udalerri hau paralisian murgilduta dagoela esatera ausartu zen. Ima eta EH Bildu alkatetzan daudenetik Durango indarberritu egin da. Errealitatetik oso urrun egon behar da Durango geldirik dagoela esateko. Agian, Urkullu jauna bizi den marfileko dorretik edo bere pentsamoldea ezarrita duen Iberdrolako dorretik oso urrun ikusiko dira kaleko arazoak eta errealitateak bera bizi den herrian bertan. Ulertzen dut Urkullu jaunak ez zuela jakingo zer gertatzen ari zen bere aurreko herrian, Alonsotegin, non alkate guztiak epaitegien aurretik pasatzen ari diren. Baina, dirudienez, gaur egun bizi den herrian zer gertatzen den ere ez daki. Bere burbuila elitistatik atera behar du eta jakin behar du Durango martxan dagoela, Durango aktibo dagoela, Durango proiektuz beteta dagoela, Galdakao, Lemoa, Arrigorriaga eta EH Bilduk martxan jarri dituen beste hainbeste herri bezala. Argi dago Urkullu errealitatetik kanpo bizi zarela. Urkullu, kalea falta zaizu.
 
 
Ima Garrastatxu: “Igandean bi aukera daude: elitearena, eta benetako entzumena eta beren arazoen konponbideak eskaintzen dituztenena”
 
Igande honetan bi aukera daude: batetik, durangarren arazoen aurrean beste aldera begiratzen duen elitearena, eta, bestetik, benetako entzumena eta beren arazoen konponbideak eskaintzen ditugunena. Igande honetan ez dugu bakarrik erabakiko nork gobernatuko gaituen datozen lau urteetan. Igande honetan erabakiko dugu Durangok hurrengo hamarkadarako hartuko duen norabidea.