AKTUALITATEA

| 2021-11-04

EH Bilduk, Ikoitz Arrese Hezkuntza idazkaria buru, ordezkaritza bat bidaliko du etzi, ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’ plataformak deituta, Bilbon egingo den manifestaziora. EH Bilduk euskal hezkuntza sistema publiko burujabea aldarrikatzen du eta, Hezkuntza Sistema Publiko Burujaberantz proposamenean dioenez, “hezkuntza sistema publiko baten aldeko apustua egiten dugunean, botere publikoek gizarte osoari dagozkion hezkuntza eskubideak bermatzeko betebeharra dutela hartzen dugu kontuan, euskal hezkuntza publikoa herri ikuspegi publikoan kokatuta”.