AKTUALITATEA

| 2021-04-11

Iker Casanova legebiltzarkidearen adierazpenak:

MásMóvil enpresak Euskaltel erosi izana oso berri txarra da gure ekonomiarentzat, eta baita ere ikuspuntu politiko eta teknologikotik. Oso berri garrantzitsua eta negatiboa da, eta horregatik, deigarria egiten zaigu orain arte Urkullu lehendakariak ezer ez esatea gai honetaz. Entzun dugu EAJ eta Gobernuko bozeramaileen iritzia, baina erkidego honen instituzio gorena den lehendakariaren ahotik oraindik ez dugu ezer entzun. Ematen du Urkullu ezkutatuta dagoela eta ez duela aurpegia eman nahi berri honen aurrean. Aurpegia emateko eta azalpenak emateko deia egiten diogu Urkullu lehenkariari.

Operazio honen aurrean Urkullu berak izan duen posizioa argitu egin behar dela uste dugu. Jaurlaritzak egindako kudeaketak eta interbentzio guztiak argitu egin behar dira, horiek ezagutzeko eskubidea daukalako iritzi publikoak.

Euskaltel enpresa independiente moduan desagertzea oso berri txarra da. Aste honetan Urkullu lehendakariak ez badu aurpegia ematen aste honetan, EH Bilduk aste honetan behartu egingo du, interpelazio bati erantzun beharko baitio ostiral honetako osoko bilkuran. Hor aukera izango dugu gobernu honen burua den lehendakariari azalpenak eskatu eta erantzukizunak exijitzeko, gure herriarentzat atzerapauso nabarmena suposatu duen Euskaltelen salmentaren inguruan.