AKTUALITATEA

Naziogintza | 2026-11-01

Azaroaren 5ean, ostegunean, Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak eta David Fernandez kazetari eta Kataluniako Parlamentuko diputatu ohiak solasaldia egingo dute Bilbon. Mertxe Aizpuruak gidatuko du saioa; ibilbide luzeko kazetaria izateaz gain, azken zazpi urteotan EH Bilduren bozeramailea izan da Diputatuen Kongresuan.

Bizi dugun ziurgabetasun garaiotan, aro aldaketa geroz eta nabariagoa da bai mundu mailan eta baita Euskal Herrian ere. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da egoera argi irakurtzea eta une politikoaren azterketa zintzo, sakon eta pausatua egitea. Mehatxuei eta bloke erreakzionarioaren gorakadari aurre egitea lehentasuna da ezkerrarentzat. Euskal ezker suberanista urteak daramatza lan hori egiten, eta horregatik lortu du proiektua herriz herri errotzea.

Azaroaren 29ko hauteskunde erabakigarriak jomugan hartuta, herritarrei ziurtasunak eskaintzea eta eguneroko arazoei konponbideak ematea dira gakoak, ezker subiranistaren aburuz. Une historikoa egoki irakurtzea eta eztabaida desberdinei ekarpen eraikitzaileak egitea izango dira osteguneko solasaldiaren helburu nagusiak, eta EH Bilduk herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu.

Topaketa azaroaren 5ean izango da, 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Kanpoko 2. Aretoan. Solasaldia zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez.