AKTUALITATEA

| 2026-01-02

EH Bilduk urtarrilaren 10ean elkartuko du bere Batzar Nagusia. Bilbon izango da Batzar Nagusia, urtero legez. Baina hasi berria den 2026. urtea gakoa izango da, eta Bilbokoa ohiko hitzordua bada ere, urtearen berezitasunari eta aurrez aurre izango dituen erronken aurrean prestatzeko baliatuko du Batzar Nagusia ezker subiranistak.

Era horretara, datozen hilabeteetan EH Bilduk bere ekimen politiko eta instituzionalari gehituko dizkio hauteskunde-zikloak aurrez aurre jarriko dituen erronkak. Horretarako, euskal herritarren kezka eta arazoak soluzionatzeko programak osatzeko oinarriak landuko dira. Hala nola, etxebizitzaren arazoa, zerbitzu publikoen kalitatearen galera edota bizitzaren garestitzea. Horrez gain, EH Bilduren proiektua aberasteko urrats bat aurrera egin nahi duten herritar konprometituei erreparatuko die, hauteskunde-zerrendak osatzeko araudiaren bozketarekin. 

Batzar Nagusia Arnaldo Otegi EH Bilduko idazakari nagusiaren hitzartzearekin abiatuko da. Eta testuinguru nahasi eta ziurgabean, datozen hilabeteei begirako argitasuna eskainiko du. Irailean abiatutako Nazio Elkarrizketa ekimen herritar masiboari erreparatuko dio Otegik, eta Euskal Herriko sektore anitz, askotariko eta ezberdinen partetik jasotako ekarpenen, erantzunen eta ziurtasunen islada ere izango da. EH Bilduk ez du herri eraikuntza polemika artifizial eta isekan egiten, ez du denborarik galtzen, batzuk lokatzetan ari diren bitartean, lan apala, militantea, konprometitua eta azken helburuekin leiala dena egiten jarraitzen du. Lan asko eta zara gutxi. Eta horrek emaitzak ematen ditu.