AKTUALITATEA

| 2026-04-16

Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusia Euskadi Irratian elkarrizketatu dute, gaur goizean.

EUROPA
«Israelen eta AEBen inperialismoak munduko ordena hankaz gora jarri nahi du eta hori arriskutsua da. Erabaki behar dugu haiekin zer harreman izan. Zein da Europaren proiektua? Europak behar du birfundazio bat, ez daukalako proiektu politikorik. Eta birfundazio hori etorri behar da nazioen subiranotasuna errespetatzetik eta aberastasuna banatzetik».

IPAR EUSKAL HERRIA
«Orain dela urte batzuk pentsaezina zen abertzale batek eta abertzale ezkerreko batek Mankomunitatea gidatzea. Kapaz izan gara hori egiteko Ipar Euskal Herrian. Nafarroa Garaian ere gauzak egiten ari gara. Eta korapilo handiena dago hiru probintzietan, abertzaletasunak gehiengo askoz ere handiagoa duen tokian. Eta nik uste dut horri erreparatu behar dugula».

«Euskaldunok gure buruari galdetu behar diogu zer egin behar dugun gure identitatea gordetzeko, gure nazio izaera gordetzeko, ongizate soziala bermatzeko. Eta horretarako aukera bakarra dago: Herri Estatu akordioak.

ENPLEGU PUBLIKOAREN LEGEA
«Hor ere badago borondate bat gurekin ez hitzartzeko. Gu prest gaude malguak izateko, egun funtzio publikoan lanean ari den eta euskara ez dakitenekin. Baina norabidea eta helburua argia izan behar da: administrazio publikoa elebiduna izan behar da».

«Gu prest gaude gure proposamena EAJrekin eta PSErekin negoziatzeko. Kontsentsua gure proposamenarekin lor daitekeela sinetsita gaude».