AKTUALITATEA

| 2021-09-10

Bakartxo Ruiz Nafarroako parlamentuko bozeramaileak, Garikoitz Mujika EH Bilduko zuzendari nagusiak eta Igor Zulaika EH Bilduko Nazioarteko Zuzendariaren albokoak osatuko dute Herrialde Kataletan antolatu diren Diadaren ekintzetan parte hartuko duen EH Bilduren delegazioa. Kataluniako eragile independentistekin harremanak estutu eta zabaltzeko helburua izango du delegazioak. Besteak beste, ANCk antolatutako manifestazioan, Omniumen ekitaldian eta Casanovaren lore eskaintzan hartuko du parte.