AKTUALITATEA

| 2020-03-14

Koronabirusak sortutako krisiaren aurrean, EH Bilduko hainbat udalek neurriak aktibatu dituzte gizarteko sektore ahulenei laguntzeko helburuarekin, batez ere adineko pertsonei. Pertsona askok zerbitzu oinarrizkoenak lortzeko zailtasunak dituzten une honetan, EH Bilduk uste du erkidegoan jardutea eta elkar zaintzea izan behar dela funtsezkoena. Horregatik, etxean geratzeko deia egiten dugu, sektore ahulenak babesteko. Gizarte osoari dagokio erantzukizuna izatea eta horren arabera jardutea, osasun-agintariek esandakoa betez. Horretarako, inoiz baino beharrezkoagoa da komunitate-lana, auzolana, elkarri laguntzea. EH Bilduk eskerrak eman nahi dizkie gure gizarteko sektore ahulenei beren borondatez laguntza ematen dieten guztiei.

Hona hemen hartzen ari diren neurrien adibide batzuk:

Durango: laguntza behar izan dezaketen adinekoei janari eta dei banaketa gizarte zerbitzuetatik. Ikastetxeetako jantokiak ixtearekin batera diru laguntzak galdu dituzten pertsonentzako laguntzak. JAED eta Caritasen bidez janaria helaraziko zaie etxera.

Azpeitia: behar dutenei elikagaiak eta botikak helarazteko zerbitzua jarri du Udalak. Udalak zentralizatu egin ditu eskaerak, eta boluntarioak izango dira oinarrizko produktuak emango dituztenak.

Zumaia: elikagaiak edo botikak helaraziko zaizkie hala behar duten pertsonei. Gaztetxeko gazteek helaraziko dituzte produktuak, eta zerbitzua udaletxean egongo da.

Lemoa: behar dutenei elikagaiak eta botikak helarazteko zerbitzua jarri du martxan Udalak. Telefono zenbaki bat jarri du, zerbait behar duenak dei dezan. Udaltzaingoa izango da eskaerak entregatuko dituena.

Asparrena: eguneko zentroa ixtearekin batera, badira zerbitzurik gabe geratu diren pertsonak. Udalak etxez etxeko zerbitzua ematen jarraituko du, eta hor ere egongo da janari zerbitzua.

Berriatua: adineko pertsonei eta ahulenei erosketa zerbitzua emateko telefono zenbaki bat jarri du Udalak.

Otxandio: Azpeitian edo Zumaian bezala, telefono zenbaki bat jarri du pertsona ahulek eskaerak egin ditzaten. Elikagaiak eta sendagaiak boluntarioen sare baten bidez emango dira.

Orio: Azpeitian edo Zumaian bezala, telefono zenbaki bat jarri dute pertsona ahulek eskaerak egin ditzaten. Elikagaiak eta sendagaiak boluntarioen sare baten bidez emango dira.

Ordizia: Azpeitian edo Zumaian bezala, telefono zenbaki bat jarri dute pertsona ahulek eskaerak egin ditzaten. Elikagaiak eta sendagaiak boluntarioen sare baten bidez emango dira.