AKTUALITATEA

| 2024-07-15

Julen Arzuaga EH Bilduko Askatasun Demokratikoen idazkariak begi onez hartu du Bilboko Udalean lortutako Segurtasunaren aldeko Ituna berritzeko akordioa, eta espero du hori abiapuntua izatea polizia ereduari buruzko eztabaida egiteko. Arzuagaren hitzetan, "Bilbon egin den eztabaida eta jarreren hurbilketa beste udalerri batzuetara estrapolatu daiteke, eta, nola ez, beste esparru politikoetara". Ildo horretan, gaineratu du aukera bat irekitzen dela segurtasuneko zerbitzu publikoari buruzko eztabaida bat irekitzeko eta hura eguneratzeko eta hobetzeko neurri egokiak eta partekatuak ezartzeko.

Arzuagak gogorarazi duenez, Poliziaren Euskal Legearen erreformarako prozesua duela bost urte egin zen, eta eztabaidarik gabe amaitu zen, PP EAJ-PSEren testuan sartuta. "Hain justu, bere intransigentzia eta populismo sekuritarioak akordiotik kanpo geratzera eraman duen PP”.