AKTUALITATEA

| 2026-05-16

EH Bilduk, etxebizitza politikari buruzko jardunaldiak egin ditu, gaur goizean, Donostiako Tabakaleran. Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko ezker subiranistaren buruak, ‘Posible 30K’ ekimena aurkeztu du bertan, zeinaren bidez parke publikoan 30.000 etxebizitza berri sartu nahi dituen eta dagoeneko eraikita dagoen parkeko 30.000 etxebizitza mobilizatu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan inoiz etxebizitza publikoa sustatzeko egin den operazio handiena da.