EH Bilduk dio hezkuntza akordioak jauzi bat ekarri behar duela euskalduntzean, laikotasunean eta inklusioan


2022-12-06

EH Bilduk bere Hezkuntza Konferentzia egingo du, gaur goizean, Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan solasaldia egin dute Kataluniatik etorritako hainbat ordezkarik: Nuria Mora Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariordea, Juanjo Falco Lleidako Udaleko alkatetzako aholkularia eta Francesc Colome Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariorde ohia. Kataluniako irakaspenak eta euskal hezkuntza sistemaren erronkak aztertzea izan da solasaldiaren helburua.

Pello Otxandiano EH Bilduren Programa zuzendariaren hitz-hartzearekin abiatu da Hezkuntza Konferentzia. 'Euskal Autonomia Erkidegoan euskal hezkuntzaren alde eskuratu beharreko 11 lorpen, Hezkuntza Akordiotik eratorriak' dokumentua aurkeztu du Otxandianok bere interbentzioan. Azpimarratu duenez, “hezkuntza akordioak jauzi bat ekarri behar duela euskalduntzean, laikotasunean eta inklusioan”.

Pello Otxandianoren hitz-hartze osoa:

Egunon guztioi eta mila esker gaurko egunez konferentzia honetan parte hartzeagatik. Lehenik eta behin gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Nuria Mora Kataluniako Generalitateko hezkuntza sailburuordeari, Juanjo Falcó Lleidako alkatetzako hezkuntza aholkulariari eta Francesc Colomé sailburuordeari gaur hemen gurekin egoteagatik. Plazerra da zuen esperientziaren zuzeneko testigantza jaso ahal izatea.

Moltes gràcies per estar avui amb nosaltres.

Abenduak 6 dugu gaur, Espainiako konstituzioaren eguna. Ez daukagu ezer ospatzeko. Aitzitik, egun ezin aproposagoa da euskal hezkuntzaren geroari buruz gogoeta egitera elkartzeko. Hezkuntzatik herri oso bat pentsatu baitaiteke, hezkuntza herri eraikuntzaren zutabe nagusietakoa delako, hezkuntza eraldaketarako esparru inportantea delako.

Euskal Herriaren zati honetan hezkuntzaren gaineko eztabaida parez pare ireki da, eta poztekoa da. Oso noizbehinka sortzen baita jauziak emateko aukera, eta datozen hilabeteetan zer gertatuko den ez dakigun arren, denok gara kontziente momentu berezian gaudela, erantzukizun handia eskatzen digun momentuan.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lortutako Hezkuntza Akordioak abagune berri bat sortu du, hezkuntza sistema propiorantz trantsizioa abiatzeko oinarriak zehaztu baitira bertan. Euskal Hezkuntza Zerbitzua hezkuntza tradizio ezberdinen onena jaso eta Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Burujabearen norabidean bidea egiteko oinarrizko kanpaleku gisa ulertzen dugu.

Euskal Hezkuntza Zerbitzua definitzeak aukera ematen du, hain zuzen ere, balio publikoa zertan datzan ondo definituta, hezkuntza tradizio euskaldun ezberdinen artean indarrak batzeko. Konkretuki, aukera ireki da eskola publikoaren bulkada berdinzalea eta Ikastolen mugimenduaren gaitasun autoeratzailea uztartzeko. Konfluentzia hori da bidea eredu publiko-komunitarioan antolatuko litzatekeen sistema publiko burujabea eraikitzen hasteko.

La definición del Servicio Vasco de Educación abre la posibilidad de, fijando en qué consiste el valor público, aunar fuerzas entre distintas tradiciones del universo educativo vasco. En concreto, se abre la posibilidad de hacer confluir el impulso igualitario de la escuela pública y la capacidad de autogestión del movimiento de las Ikastolas. Esa confluencia es el camino para empezar a construir un sistema público soberano organizado sobre un modelo público-comunitario.

Aitortza egin nahi diogu eskola publikoaren komunitateari, administrazioaren inbertsio ezaren ondoriozko baldintza kaskarretan herrigintzan egindako lanagatik, euskara zabaltzeko egindako ahaleginagatik eta klase eta jatorriagatiko segregazioa, zeina gizarte gisa dugun arazo handietakoa den, eztabaida publikoaren erdigunean jartzeagatik. Aitortza egin nahi diegu Ikastolei ere, kultur transmisioan eta euskararen irakaskuntzan administrazio publikoa egiteko gai izan ez denari eutsi diotelako. Ikastolen sistema gai izan da nazio ikuspegia bere hezkuntza jardueran bermatzeko.

Hezkuntza Akordioak abiatu behar duen trantsizioaren lehen fase honek sistemaren deszentralizazioa ekarri behar du, Ikastolen antolaketa eredu komunitarioa oinarri hartuz. Ekarri behar du aukera berdintasuna eta hezkuntza eskubideen bermea, eta horretarako eskola publikoak ardatza izan behar du. Eta ekarri behar du, baita ere, jauzi bat euskalduntzean, laikotasunean, inklusioan eta eraldaketa pedagogikoan. Momentua da, baita ere, herri proiektuak ehuntzeko, herriz herri ikastetxe ezberdinen arteko elkarlana eraikiz.

El camino que se emprende con el Pacto Educativo debe traer la descentralización del sistema, tomando como base el modelo organizativo comunitario de las Ikastolas. Debe traer la garantía de la igualdad de oportunidades y el derecho a recibir una educación de calidad, y para ello la escuela pública debe ser el eje vertebrador. Y debe traer un salto cualitativo en la euskaldunización, en la laicidad, en la inclusión y en la transformación pedagógica. Es momento, también, de tejer proyectos educativos municipales, construyendo relaciones de cooperación entre distintos centros en un mismo municipio.

Eztabaida honetan, nahiz mendebaldeko hiru herrialdeetan ari garen, nazio ikuspegiz jokatu behar dugu, gaur hiru herrialdeetan ematen diren urratsak eraikuntza nazionalaren parte izan daitezen, eta gaur posible ez diren urratsak bihar posible izan daitezen. Garaia da, baita ere, burujabetza politikoa aldarrikatzeko: Euskal Herriak trantsizio honetan bidea egiteko konpetentzia esklusiboak behar ditu, hezkuntzan ere bai.

Aukera handi baten aurrean gaude eta, aukera handi guztiek bezala, honek ere baditu arriskuak. Arrisku behinena litzateke egungo sistema duala betikotzea. Trantsizioa, izango bada, eraikiko diren indar harremanen araberakoa izango da. Bermea hezkuntza komunitatea izango da neurri handian. Ezker subiranistaren ardura izango da bidea urratzea, arriskuak neutralizatzen saiatzeaz batera.

Estamos ante una gran oportunidad, y como todas las grandes oportunidades, esta también tiene riesgos. El riesgo principal es que se perpetúe el actual sistema dual. La transición dependerá de la relación de fuerzas que seamos capaces de construir. Ningun texto político, ninguna ley genera una realidad social persé. La garantía de que seamos capaces de transitar a otro lugar es, en gran parte, la propia comunidad escolar. La responsabilidad de la izquierda soberanista será tratar de abrir camino e intentar neutralizar los riesgos.

Horregatik, berretsi nahi dugu EH Bilduk bere esku dagoen guztia egingo duela aukera hau baliatu dadin, euskal hezkuntzaren aro berri bat ireki dadin. Hurrengo hilabeteetako erronka izango da lege on bat onartzea, Hezkuntza Akordioaren espiritua eta letra jasoko duena, eta Hezkuntza Akordioaren beraren garapen egoki bat egitea. Asko dago jokoan eta ezker subiranistak bere onena emango du herri honen eraikuntzan lehen mailako garrantzia duen erronka honetan.

Honako hauek dira, EH Bilduren ustez, Hezkuntza Akordiotik eratortzen diren urrats esanguratsuenak, trantsizioaren lehenengo fasean eskuratu beharreko hamaika lorpenak. Hamaika urrats hauek, mendebaldeko hiru lurraldeetan, euskal hezkuntzaren aro berri batean kokatzen gaituztelakoan gaude. Urrats hauek ziurtatu eta egonkortzea da, hain zuzen ere, datozen hilabeteetako erronka.

Euskal Hezkuntza Zerbitzuari dagokionez:

  1. Kontzertazio unibertsalarekin bukatu, diru publikoa jasotzeko bete beharreko baldintzak ondo zehaztuz eta berauek betearazteko mekanismoak ezarriz.
  2. Doakotasun erreala bermatu, horretarako kontrol mekanismoak sortuz.
  3. Euskara ardatz duen eredu orokortura jauzia eman, euskal kulturaren transmisioan sakonduz.
  4. Sexu-genero bazterkeriarkin bukatu eta laikotasuna bermatu.

En cuanto a fortalecer la escuela pública:

  1. Activar estrategias eficaces para hacer frente a la segregación por clase y origen.
  2. Hacer del consorcio de Haurreskolak un servicio público de oferta universal, de calidad y gratuita.
  3. Mejorar las infraestructuras de la escuela pública mediante una fuerte inversión económica.
  4. Ampliar el perímetro de la escuela pública en el proceso de reorganización del mapa escolar.

Sistemaren eraldaketari dagokionez:

  1. Eraldaketa pedagogikoa bultzatu, horretarako beharrezko baldintzak sortuz (lan-baldintzak hobetu, irakasleak formatu, baliabide metodologikoak eskaini eta abar).
  2. Ikastetxeen autonomia sustatu, hezkuntza proiektuak indartzeko baldintzak sortuz (behin behinekotasunarekin bukatu, burokrazia gutxitu, zuzendaritza taldeak ahaldundu, figura hezitzaile berriak martxan jarri eta abar).
  3. Herri eta auzoetan ikastetxe ezberdinen arteko kooperazioa artikulatu, hezkuntza formalari zein eskolaz kanpoko jarduerari dagokionez. Horretarako, Udal Hezkuntza Kontseiluak antolatu.

Urtebete luzeko eztabaida dugu aurretik legearen onarpenerarte. Beste behin ere, esan nahi dugu eztabaidaren ertz guztiak, konplexutasun osoa dagokion mailan egin ahal izateko patxada eta sosegua behar dugula. Halako prozesuetan gauza zailenetakoa da herri interesak interes korporatiboen gainetik jartzea, denok ala denok izan baditugun interes korporatiboak herri interesen azpitik mantentzea da etengabe zaindu beharreko zerbait. Asko dago jokoan, ez da aukera bat gauden lekuan gelditzea. Kontuan izan dezagun datozen hilabeteetan egin dezakegunak belaunaldiei eragingo diela, euskal hezkuntzagintzaren etorkizuna baldintzatu dezakeela. Ardura historiko horren jabe egin gaitezen.

EH Bilduko kideok horretan saiatuko gara.