AKTUALITATEA

Ekonomia | 2026-03-24

50 urte betetzen dira Argentinan 1976ko estatu kolpetik. Gorka Elejabarrieta EH Bilduren Harreman Politikoetarako idazkaria eta Sonia Jacinto Antolakuntza idazkaria Buenos Airesen daude martxoaren 24ko martxa historikoan parte hartzeko.

Munduko testuinguru ziurgabean, autoritarismoaren gorakadarekin eta Argentinan dituen ondorio nabariekin, euskal ezker independentista bilera sorta bat egiten ari da azken orduotan, eta gaur Argentinako herriarekin batera aterako da kalera.

Gorka Elejabarrieta:

“Gaur, martxoaren 24a da, Argentinako estatu kolpearen 50. urtemuga. Egun garrantzitsua da, egun historikoa, gertatu zena gogoraratzeko, eta bereziki, errepikatuko ez dela ziurtatzeko. EH Bildutik Argentinara etorri gara, eta Buenos Airesko kaleetan goaz milaka eta milaka argentinarrekin batera. Martxa hau infllexio-puntua izan beharko liozateke, beste Argentina bat, beste kontinente bat, beste planeta bat posible dela aldarrikatzeko eta eskuin muturrak inposatu nahi duen ereduaren gainetik esperantza badagoela aldarrikatzeko ere bai”.