AKTUALITATEA

| 2026-03-24

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea Euskadi Irratian elkarrizketatu dute, gaur goizean.

«Testuinguru honetan, politika publikoak herritarren segurtasun bitala bermatzera bideratu behar dira. EH Bildutik pleno monografiko bat eskatuko dugu: bizitzaren garestitzean eta etxebizitza krisian jokatzen delako herritarron ongizatea».

«Greba orokorra arrakastatsua izan da eta balio politikoa ematen diogu: jendea mobilizatu da sektore zaurgarrien eta feminizatuen alde. Horrek asko esaten du herri honetaz. Bidea urratzen jarraituko dugu: gutxieneko soldata propioa, justiziazkoa delako».

«Korrikaren bueltan hainbeste jende biltzen da gure artean desberdinak izan arren gauza batek biltzen gaituelako: euskaren etorkizunak eta euskarak gizartean espazioak irabazteak».

«Sindikatuekin bilduko gara hizkuntza eskakizunen inguruko konponbide zehatz eta inklusiboa mahai gainean jartzeko. EAJri eta PSEri berriz ere dei egiten diegu gurekin esertzera. Euskarak zubiak eta adostasunak behar ditu, baina zubiak gurutzatu egiten dira eta adostasunak eraiki».