AKTUALITATEA

| 2023-06-17

145 alkatetzarekin, aurreko legegintzaldian baino 21 gehiago, eta tokiko 1.402 hautetsirekin, EH Bildu Hego Euskal Herriko lehen indar munizipalista gisa sendotu da.

Horrela banatzen dira lurraldeka EH Bilduko alkatetzak:

Araba 15

Bizkaia 41

Gipuzkoa 51

Nafarroa 38 + Batzar 1

Hauek dira ezker subiranistaren alkatetza berriak: Aiara, Laudio, Oion, Agurain, Iruraitz-Gauna, Lagran, Dima, Zeanuri, Bermeo, Abadiño, Atxondo, Alonsotegi, Sopuerta, Zeberio, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Fruiz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz, Andoain, Mendaro, Soraluze, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Zegama, Lezo, Pasaia, Tolosa, Zaraitzu junta, Berriobeiti, Burlata, Cabredo, Lekunberri.

Datorren astelehenean, ekainak 19, Mahai Politikoak bilera egingo du udalen eraketan gertatutakoa baloratzeko, eta 12:30ean, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia agertuko da hedabideen aurrean.

ZUZENEAN JARRAITZEKO: https://youtube.com/live/rtXHB091frY? feature = share