AKTUALITATEA

| 2022-11-30

Euskal Herriak, urte luzeetako militante abertzale handi bat galdu du. Jakes Abeberry zendu zaigu gau honetan.

Ipar Euskal Herriko zein Euskal Herriko ingurumen militantean aktiboki aritu izan da Jakes. Hainbeste maite zuen Euskal Herriaren alde lanean aritu da beti: Enbataren sortzaile eta zuzendari izan da azken momentua arte, militante politikoa, kultur arloan aitzindari... Militante amorratua izan da beti, bere azken hatsa arte.

Azken urteetan, osasun arazo larriak izan dituen arren, beti izan du indarra, aktualitatea eta borroka desberdinak hurbiletik segitzeko.

Ez ditugu inoiz ahantziko, bere borroka grina eta bere engaiamendu desberdinak. Nola ez aipatu, 1996ean, GAL erakundea lagundu zuten frantses poliziaren izen abizenak publikatu izanagatik Enbatan, auziperatua izatea. Kultur arloan, Frankismo garai betean, ipar Euskal Herrira gonbidatu izana hego Euskal Herriko hainbat artista... Zerrenda luzea genuke, Jakesen engaiamenduak Euskal Herriari egindako aportazioa zerrendatzerako momentuan.

Ohore bat izan da, Euskal Herriaren askapenerako bide horretan, urrats luzeak elkarren ondoan egin izana.

Ez adiorik, Jakes.