AKTUALITATEA

Ekonomia | 2023-07-14

EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du, gaur arratsaldean, Lizarran. Bertan hitza hartu dute Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak, Bel Pozueta Kongresurako Nafarroako zerrendaburuak eta Koldo Leoz Senaturako Nafarroako zerrendaburuak.

Arnaldo Otegi: "Botoa segurtasunez eta ziurtasunez ematea eskatzen dizuegu, eta EH Bildu da PSOEren ezkerrera dagoen indar bakarra herrialde guztietan ordezkaritza lortzea ziur daukana”

Hauteskunde hauetan atzera egitea edo aurrera egitea dugu jokoan. Gu, euskal ezker subiranista, aurrera egiteko bermea gara. Boto eraginkorrerako deia egiten dut. Ez dizuet eskatzen pentsamendua aldatzeko, ez dizuet eskatzen siglak aldatzeko. Era berean, ez da derrigorrean gurekin %100 ados egon behar, baina abertzalea bazara, aurrerakoia bazara, ezkertiarra bazara, errepublikarra bazara edo feminista bazara, ezin duzu egoera historiko honetan ziurtasunik eta segurtasunik gabe bozkatu. Eta hemen segurtasun bakarra dago: PSOEren ezkerrean, herrialde guztietan ordezkaritza izatea bermatzen dugun bakarrak EH Bildukoak gara. Ez dizuegu eskatzen EH Bildukoak egitea. Segurtasunez eta ziurtasunez bozkatzeko eskatzen dizuegu, ezker plurinazionaleko blokea osatzen duten gizon-emakumeei botoa ematea, gorteetan egotea ziurtatzen dutenei eta bloke erreakzionarioa geldituko dutela ziurtatzen dutenei. Ez da esperimentuak egiteko unea, ziurtasunez jokatzeko garaia da. Ziur egongo garenoi eta bloke erreakzionarioa geldituko dugunoi botoa emateko unea da.


Bel Pozueta: “EH Bildu badago, Nafarroa eta eskubide gehiago egongo da”

Eta zentzu horretan argi esan nahi dugu. Ez gara konformatzen. Gehiago egin nahi dugu. Herritarren bizitzak hobetzeko eta erabakitzeko eskubidean aurrera egiteko. Eta horrerarako, ezinbestekoa da duela lau urte EH Bildu bozkatu zuten herritar guztiek EH Bildu berriro bozkatu dezaten, hauteskunde hauetan jokoan dagoenaz jakinaraztea. EH Bildu badago, Nafarroa eta eskubide gehiago egongo da. Eta garrantzitsua da, beren burua aurrerakoi, feminista, euskaltzale eta ezkertiar gisa duten herritarrei ere, EH Bildu bozkatzera animatzea. Gu baikara Nafarroa anitza Madrilen ordezkatzeko aukera dugun bakarrak. Eta hitza ematen dugu. Gure interesa herritarrak eta gehiengo sozialak babestea izango da.

Euskal Herria Bildurena konpromisoa bikoitza delako: atzera pausu bat bera ere ez ematea eta eskubide eta askatasun gehiago eta zabalagoen bila bidea egitea. Kongresura eta Senatura. Bi boto, bi boto-paper, bi gutun-azal. Indar bikoitza. Konpromiso bikoitza. Euskal Herriaren alde, euskal herritarren gehiengoaren askatasun eta eskubideen defentsan. Bi boto Euskal Herria Bildurentzat.