Bakartxo Ruiz EH Bilduko mahai politikoko bozeramaileak dei egin ditu nafar herritarrak azaroaren 12an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalean parte hartzera:
Erantzun masiboa izan nahi du manifestazio horrek, herri gisa bizitzen ari garen egoera sozial eta ekonomikoaren aurrean. Momentu konplikatu batean gaude termino sozial, ekonomiko eta energetikoetan. Aurreikuspenak ez dira onak eta ez dugu borondaterik ikusten norabide aldaketa sakon bat emateko.
Krisi hau ez da fenomeno meteorologiko bat, honen atzea eta datorrenaren atzean erabaki politiko jakin batzuk hartu dira: oligopolioen mesedetan, enpresa energetikoen mesedetan, Gerra luzatzeko helburuarekin... geuri buruari galdetu beharko genioke nork ordaintzen dituen erabaki horien ondorioak.
Gaurkoan, Bilbon datorren azaroaren 12an egingo dugun bezala, argi esan nahi diogu euskal jendarteari ez dugula etsiko, aurrera egiteko moduak eta irtenbideak badaudela eta posible dela gauzak beste era batera egitea, etorkizun bat irudikatzea eta horren alde borrokatzea, erantzun kolektiboa eman behar zaiolako krisi honi ere. Nafarroan erakutsi dugu, ezer ezin zela aldatu esaten zigutenen aurrean, elkarrekin aritzen garenean aurrera egiteko gai garela eta eskuinak aurrean jarritako mantrei aurre egin ahal diegula. Nafarroan badago injustizien aurrean altxatzen den herri bat, herri inkonformista bat, aurrera egiteko gai dena. Energia kolektiboa antolatzen badugu badugu indarra eta gaitasuna ziurgabetasun egoera honen aurrean bide propio bat marratzeko gaitasuna.
Bilbon aldarrikapen hirukoitza egingo dugu: Gerrari ez, gerrak amaiera behar du, aberastasuna birbanatu behar da eta herri honek burujabetza behar duela bide propio bat marrazteko. Azaroaren 12an Nafarroatik ere Abante, Euskal Olatu Geldiezinaren parte izango garelako