AKTUALITATEA

Ekonomia | 2023-11-27

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du, gaur goizean, Donostian. EAEko hauteskundeetarako bere irakurketa eta bere burua lehendakarigai izateko aurkeztuko duen edo ez azaldu die Mahai Politikoko kideei. Ondoren, hedabideen aurrean azaldu da, lehendakarigai izateko barne prozesura zergatik ez den aurkeztuko azaltzeko.

Arnaldo Otegiren adierazpenak:

Telemarketina eta presak modan dauden momentu honetan, gauzak lasaitasunez eta errespetuz egitea eskertu nahi diet EH Bilduko kideei. Aspaldi hartutako erabakia da, konfiantzazko kideekin hausnartua. Iparrorratz bat termino politiko

Akats eta bertuteekin, nire ibilbide militante osoan herri honen interesak eta askatasun nazionala pertsona bakoitzaren gainetik daudela erakutsi dut. Horrela egin dut orain arte, horrela egingo dut orain. Ez naiz aurkeztuko EAEko hautagai izateko. Hori da hartu dudan erabakia eta Mahai Politikoarekin partekatu dudan erabakia.

Lehen indar munizipalista gara Hego Euskal Herrian eta ziklo politiko berri baten aurrean gaude. Azken asteetako mobilizazioek frogatu dute baloreak direla herri honek defendatzen dituenak. Horren esan nahi du hegemonia kultural horretan aldaketak ematen ari direla. Eta horrek ziur aski zerikusia dauka emaitza elektoraletan.

Euskal Herriaren nazio eskubideen inguruko eztabaida mahai gainean dago eta datozen hilabete eta urteetan garatuko da. Konbentzimendu osoa daukat Euskal Herrian, politikagintzan ere, aldaketa inportanteak eta eztabaida inportanteak datozela. Zubigintza eta akordio zabalak geroz eta garrantzitsuagoak izango dira. Horrek badu kutsu estrategiko nabarmena guretzat.

Belaunaldi berriak atxikitu egiten dira gure proiektu herritar eta nazionalera. Hego Euskal Herrian belaunaldi berri bat badatorrela atzetik eta horrek sekulako bermea ematen digu. Teknikoki gurea baino prestatuagoa den belaunaldi batez hizketan ari gara. Nik eskatu diet beraien ibilbide profesionalak utzi eta atxikitzea proiektu profesional honetara.

Beraiei hori eskatuta nik ezin ditut nire ardura propioak ekidin. Nik hemen jarraituko dut, koordinatzaile nagusi bezala aurkeztuko naiz hurrengo Kongresuan. Gauza asko aldatuko dira euskal politikagintzan eta bakoitzari dagokio dagokion tokia. Nire tokia ez dago hiru probintzietako parlamentuan, baizik eta testuinguru historiko honen erdian, gauzak harilkatzen, zubiak eraikitzen eta akordio zabalak josten. Hori da nik egin dezakedan ekarpen handiena.