AKTUALITATEA

Ekonomia | 2023-11-10

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eta Gorka Elejabarrieta Senatuko bozeramaile eta nazioarteko harremanetarako arduradunak Irlandako Sinn Feinen urteroko kongresuan parte hartuko dute asteburuan. Oriol Junqueras ERCko presidentearekin batera izango dira Sinn Feinen urteroko kongresuan.

Sinn Feineko buruzagiekin biltzeaz gain, Otegik Ard Fehiseko ekitaldi nagusian parte hartuko du larunbatean, bertan bildutako kidegoaren aurrean egingo duen hitzaldian.