AKTUALITATEA

Hauteskundeak | 2024-04-04

Arnaldo Otegi EH Bilduko Koordinatzaile Nagusiari elkarrizketa egin diote Bizkaia Irratian, gaurkotasun politikoa eta hauteskunde kanpaina mintzagai izan dituztelarik. Otegiren esanetan, «momentu honetan ez dago argi nork irabaziko duen eta hori berria da. Egoera politikoa aldatuko da: EH Bilduk gora doalako eta gehiengo abertzale eta ezkerreko bat dagoelako».

EH Bilduko Koordinatzaile Nagusiak argi utzi nahi izan du datozen hauteskundeetan bi ereduren arteko lehia egongo dela, «eskuinak uste du funtsezko eskubideekin negozioa egin daitekeela, osasungintzan, hezkuntzan, etxebizitzan. Eta guk ez du hori onartzen». Politika publikoetan «bozka abertzale eta ezkerrekoak islada izan behar duela» aldarrikatu du. 

Estatu politikoaren inguruan galdetuta, EAEn eta Nafarroan estatus politikoaren eztabaida irekitzeko momentua dela esan du eta, «gutxienez, abertzaleen artean akordioa lortu behar da». «Ate bat ireki da Estatuan plurinazionalitateari buruzko eztabaidari heltzeko. Aukera aprobetxatu dezagun, lehenik hemen proiektu amankomun bat adostuz, herri bezala arituz», adierazi du Otegik. 

Hauteskunde osteko aliantza politikoetaz ere aritu dire Bizkaia Irratiko mikrofonoetan eta Otegi kritiko agertu da EAJ eta PSE-EEk mantentzen duten harreman hertsiarekin, «bitxia da Anduezak esatea gobernua agortua dagoela eta EAJk, ez dela PSEz fidatzen. Eta, hala ere, bizikleta estatikoaren aldeko apustua. Hori ona den herri honentzat? Ez, anbizio nazionala mugatzen duelako».