AKTUALITATEA

| 2023-05-24
EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du, gaur arratsaldean, Laudioko Aldai plazan. Arnaldo Otegik, Eva Lopez de Arroyabek eta Ainize Gastakak hartu dute hitza.
 
 
Arnaldo Otegi: “Espainiako politikagintzaren okerrena ekarri dute Euskal Herrira”
 
Laudion duela hilabete batzuk egon nintzen, eta kanpaina oso zikina izango zela iragarri nuen. Eta ez ginela horretan sartu behar iragarri nuen. Zoritxarrez, oso motz geratu ginen eta hauteskunde kanpaina honek marra gorri guztiak gainditu ditu. Espainiako politikagintzaren okerrena ekarri dute Euskal Herrira. Horrek gure herria politikoki eta kulturalki pobretzen du. Kritika politikoa ezin da egin fake news-ak eta amorru politikoa sortuz eta erabiliz.
 
Zergatik egiten dute? EH Bildu elkar aurkitzeko eremua delako, espazio anitza delako. EH Bildu printzipioak dituen eremua delako. Guk herria alderdiaren aurretik jartzen dugulako. Guk herri honekiko ardura dugulako. Guk eztabaida politiko jantziaren aldeko apustua egiten dugulako.
 
Herri honek konponbideak behar ditu. Lokatzaren eta gezurren aurrean, konponbideak eta lidergo baikorrak proposatzen ditugu, politikak funtzionatu ahal izateko. Gurea zubiak eraikitzen dituen proiektu politikoa da, eta ez lubakiak. Guk aliantza zabalak egitearen alde egiten jarraitzen dugu.
 
 
Eva Lopez de Arroyabe: “Laudion aitzindariak izan zarete; segi dezagun guztiok herrik heri indarrak batuz Araba beste norabide batean jartzeko”
 
Natxo Batzar Nagusietara bidali behar duzue, eta berarekin batera Nerea eta, zergatik ez? Eurekin batera Irune… Horregatik eskaera bat egingio dizuet gaur. Aitzindariak izan zineten Laudioko udala herritarren mesedetara jartzen Pabloren eskutik. Orain indar hori guztia Arabako eraldatzearen mesedetara jarri behar duzue. Beraz, igandean, Ainize, Joseba, Jon, Piru eta Prudenen papeletekin batera, Natxorena hartu behar duzue. Segi dezagun guztiok herrik heri indarrak batuz Araba beste norabide batean jartzeko. Guztiok dakigu herriz herri emaitza onak izango direla. Ehunka militanteren ilusioarekin eta konpromisoarekin beteta…
 
 
Ainize Gastaka: “Espekulazioaren eta pribatizazioaren aldean, bizitzeko eredu berri eta merkeagoak proposatzen ditugu”
 
Azken finean, hau eredu kontua da. Espekulazioaren eta pribatizazioaren aldean, gure ereduan Nerbioi ibaia garbi eta naturalizatu dago, zeinetan bere inguruetan, gazte eta nagusiok, komunitatean, bizitzeko eredu berriak eta merkeagoak proposatuko ditugu; gure ereduan, industria gure mapan modu ordenatuan dago eta eroso sentiarazten gaitu; gure ereduan, gure basoak eta mendiak zaintzen dituzte baserriek, gure ereduan teilatuetan eguzki plakak daude. Komunitate osasuntsu baten alde egiten dugu, kaleko pasealekuak edota barne kirol instalazioak eraikiz.