AKTUALITATEA

| 2025-06-12

PSOEko buruzagi batzuen ustezko ustelkeria praktiken inguruan gaur ezagutu diren informazio larrien aurrean, zera adierazi nahi dugu:

- EH Bildu mugimendu politiko bat da, eta zintzotasuna eta ustelkeriaren aurkako borroka ditu oinarri bere jardun politiko eta instituzionalean, edozein dela ere ustelkeriaren adierazpidea.

- EH Bilduk esaten duena egiten du eta egiten duena esaten du: ustelkeria kasu bakar batek ere ez dio eragiten gure kudeaketa politiko eta instituzionalari. Eredu gara eta harro gaude.

- Ustezko ustelkeria kasuak erabateko gardentasunez eta zintzotasun politikoarekin landu behar dira. Hori izan behar da PSOEri exijitu beharreko jarrera ere, eta EH Bildu zorrotza izango da horretan.

- Nolanahi ere, EH Bildu jakitun da gertaera hauek Espainiako Estatuko testuinguru politiko eta historiko oso zehatz baten baitan kokatzen direla, eta hori ere aztergai izango dugu datorren astelehenean egingo dugun Mahai Politikoan; ondoren balorazio sakona egingo du EH Bilduk.