Orereta-Errenteria tentsio handiko eremu izendatu duten egunean, Aizpea Otaegi alkatea eta Juan Karlos Izagirre Donostiako bozeramaileak bildu ditugu urrats honen inguruan solasteko. «Gaurkoa beste urrats bat da. Neurri asko behar dira; planifikazio zabalagoa gaude lantzen», nabarmendu du Otaegik. Izagirre esanetan, «etxebizitza eskubide gisa landu behar dugu, ez espekulatzeko. Donostiako kasua oso nabarmena da, baina lanean ari gara».