Sakanako, Lautadako eta Goierriko EH Bilduko ordezkariek agerraldia egin dute, Altsasun, Abiadura Handiko Trenaren proiektua garatzeko zundaketa eta azterlanak geldiaraztea eta tren sozialaren proiektuaren aldeko apustu sendoa egitea exijitzeko. «AHTa garatzeko itsukeriari amaiera eman behar zaiola diogu. Ez du zentzurik ingurumenari kaltea egingo liokeen eta inongo errentagarritasun sozialik ez duen proiektu horrekin tematzea», adierazi dute.
EH Bilduren iritziz, egungo trenbide-ardatzeko herritarrei zerbitzua emango dien tren sozial bat martxan jartzea da irtenbidea. «Tren sozial horrek beti ere, trenbide-sarea modernizatzea, tren bidezko salgaien garraioa bultzatzea eta gure herrietako eta eskualdeetako geltokiekiko konexioak eta maiztasunak hobetzea izan behar du oinarri», ohartazi dute. Ildo horretan, Arabako Lautadako aldiriko zerbitzua martxan jartzeko prozesua azkartzea eta bizkortzea eta egungo korridorea modernizatzea eskatu du ezker soberanistak.
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Abiadura Handiko Trenaren proiektua garatzeko Iruñea- Altsasu eta Iruñea-Beasain trazatuari dagozkion zundaketak eta azterlanak egiteko eskaerak aurkeztu zituen hainbat udaletan duela hilabete batzuk. Udalek kontrako posizioa agertu eta zundaketak egiteko baimenak ukatu arren, Ministerioak zundaketa geoteknikoekin aurrera egitea erabaki du. Egoeraren aurrean, zundaketen aurkako mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
"Onartu cookie guztiak" aukeratzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu erabiltzaile-esperientzia hobea eskaintzen dizugu eta webgunearen erabilera aztertzeko. "Egokitu zure hobespenak" sakatuta, zein cookie-k baimendu aukeratu dezakezu. Gure webgunearen funtzionamendu egokirako funtsezko cookieak baino ez dira beharrezkoak eta ezin dira ukatu
Cookie ezarpenak
Gure webguneak lau cookie mota gordetzen ditu. Edonoiz aukeratu dezakezu zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ukatu. Gehiago irakurri dezakezu zer diren cookieak eta zer motatako cookieak gordetzen ditugun gure Cookie Politikan.
arrazoi teknikoengatik beharrezkoak dira. Horiek gabe, baliteke webgune honek behar bezala ez funtzionatzea.
beharrezkoak dira webguneko funtzionaltasun zehatzetarako. Horiek gabe, baliteke eginbide batzuk desgaituta egotea.
webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitariaren esperientzia hobetzeko aukera ematen digu.
baimendu zure esperientzia pertsonalizatzeko eta eduki eta eskaintza garrantzitsuak bidaltzeko, webgune honetan eta beste webgune batzuetan.