Onintze Oleaga EH Bilduko Udalgintzako arduraduna, Nagore Alkorte Azpeitiko alkatea eta Idoia Buruaga Elorrioko alkatea izan dira aurkezpenean.
EH Bilduren Mahai Politikoak Pegasus espioitza kasuaren irakurketa plazaratu du.
Burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko indarra, justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea xede duena; eta demokrazia eta burujabetza defendatzen duen aliantza estrategiko bat, helburu horrekin bat datozen alderdi edo sektore politiko eta pertsona guztien parte-hartzera irekita dagoena.
Euskal Herria Bildu alderdi politikoz eta norbanakoz osatuta dago. Hots, koalizioen forma, alderdi baten egiturak eta mugimendu-izaera dituen subjektu politiko bat da, eta hiru antolakuntza tradizio horien ezaugarririk onenak biltzen ditu: aniztasun ideologikoa, egituren eraginkortasuna eta herri mugimenduen parte hartzea.
Besteak beste, herritarren borondate politikoa osatzen lagundu nahi du demokratikoki EH Bilduk, eta ordezkaritza-erakunde politikoetan parte hartzeko aukera sustatu nahi du hauteskundeetan hautagaitzak aurkeztu eta babestearen bidez. Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea dugu xede.