AKTUALITATEA


| 2020-03-24 13:59:00

Hauek dira martxoaren 24eko bozeramaile bileran egin dituzten proposamenak:

Bizitzen ari garen egoera larri honi aurre egiteko elkarlanean  eta elkar zaintzan oinarrituta lan egin behar dugula esaten jarraitzen dugu. Bizitza duinak erdigunean jarri eta gure ardurari helduz Zarauzko EH Bilduko udal taldeak honako neurri proposamenak egiten ditu eta neurri hauek  har ditzala eskatzen dio Zarauzko alkate den Xabier Txurrukari:

 

  • Guztion iritziak eta ekarpenak lagun dezakete eta herritarren parte handi batek bere konfiantza jarri duen taldearen (herriko bigarren taldea, 8 zinegotzirekin) iritzia krisi kabinete horretan egotea logikoa eta garrantzitsua ikusten dugu. Horregatik kabinete horretan alderdi guztietako partaideak egotea eskatzen dugu berriz ere, beste herrietan egiten den bezalaxe (Adibidez, Zumaian, Orion, Andoainen edo Tolosan)
  • Hainbat herrietan eta baita ere Zarautzen sortzen ari diren boluntarioek osatutako zaintza sareek balio handia dutela uste dugu. Egoera honetan hartu beharreko neurriak oso zorrotz bete behar direla ere badakigu, eta horregatik oraingoz telefono bidezko lanak egiteko sare honekin kontaktuan jarri eta boluntarioekin elkarlanean udalak zera antolatu dezala eskatzen dugu:
  • 70 urtetik gorako Zarauztar guztiei telefono deiak egitea, beraien egoeraz galdetu eta beharren bat izanez gero udaleko gizarte zerbitzuekin kontaktuan jartzeko. Osasun krisi larri honen aurrean zaurgarrienak adinekoak dira eta  zaintza berezia merezi eta behar dute.
  • Boluntario sarearekin harremana mantendu dezala, behar izanez gero, neurriak hartuz eta modu antolatu batean, etorkizunean beste lan batzuetara bideratu ahal izateko.
  • Krisiak herritarrengan sortu dezakeen egoera ekonomikoa kontuan hartuta:
    • Herriko hainbat zerbitzuren erabiltzaileei, eta erabiltzaileak zerbitzuan baja eman beharrik gabe, bertako kuotak etetea zerbitzuak ematen ez diren bitartean eta horren berri herritarrei ematea.  Hala nola kiroldegikoak, eguneko zentrokoak, Artezaleak-ekoak, Musika eskolakoak eta udalari kuotak ordaintzen zaizkion beste zerbitzuren bat balego.
    • Udal zergen etetea, krisi egoera arindu bitartean.