Zarauzko Udaleko taldeek eta trena lurperatzearen aldeko plataformak adostutakoa aurrera ateratzea da gure benetako nahia. Hirigunea igarotzean trenak sortzen dituen arazo guztiak behin betiko konpontzeko irtenbidea lurperatzea dela sinesten dugu. Horregatik, Zarautz bitan banatzen duen trenbidea lurperatzea lehentasuneko helburuetako bat izango da gure udaleko jardunean.