AKTUALITATEA


| 2021-04-27 14:05:00

Zarauzko EH Bilduren saretze prozesuarekin hasi ginen orain 15 hilabete. Orduztik hona hainbat ekintza txiki egin ditugu, eta orain, amesten dugun herri eredua definitu eta datozen urteei eta hauteskundeei begira prestatzen hasteko helburuarekin, beste urrats bat eman nahi dugu: (I)BILTZEN prozesua.  

Izenak berak dioen bezala, helburu hori lortu nahi badugu, elkarrekin bildu eta ibiltzen hastea garrantzitsua da, eta horretarako 2 saioko prozesu txiki bat antolatu dugu.

Jakin badakigu horrelako ekintza batean parte hartzeak eskatzen duen esfortzua handia dela, baina EH Bildurekin bat egiten dugun zarauztarron iritzi, ikuspegi  eta ekarpenak ezinbestekoak dira prozesuaren  emaitzak zentzua izan dezan, horregatik, parte hartzera animatzen zaitugu.

         

1. saioa: maiatzaren 22an (larunbata, 10:00etatik 13:00etara)

         Egungo egoeraren azterketa eta amesten dugun Zarautz irudikatzea

2. saioa: ekainaren 5ean (larunbata, 10:00etatik 13:00etara)

         Amesten dugun Zarautz hori lortzeko zer egin?

 

Parte hartzeko maiatzaren 19a baino lehenago izena ematea beharrezkoa da (saioak ongi antolatu eta segurtasun neurriak bete ahal izateko).

Izena emateko aukerak: inprimaki hau betez, email honi erantzunez edo 607265214 telefonora deituz.

Covid-19a dela eta, segurtasuna mantentzeko neurri guztiak zorrotz beteko dira.

Bi saioak Salbatore Mitxelena Ikastolako gimnasioan egingo dira.

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da (aurrez jakinarazita)

Saio hauez gain, EH Bilduk alkatetza duen hiru herritako esperientziak ezagutzeko mahai-inguru bat antolatu dugu maiatzaren 18an. Bertan, Aizpea Otaegi, Errenteriko alkatea, Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea eta Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea izango ditugu, beraien eta beraien herrietako esperientziak eta proiektuak gurekin partekatzeko. Mahai-Ingurua Modelo aretoan izango da.

Komunitatea sendotu, elkarrekin bildu eta pausoak ematen hasi behar dugu. (I)BILTZEN!

Oharra: Printzipioz data hauetan egin nahi dira saioak, baina Zarauzko datuen eboluzioaren arabera aldaketaren bat egin beharrean aurki gaitezke. Hala gertatzen bada, informatuko zaituztegu.