AKTUALITATEA


| 2023-05-24 11:03:00

Etxebizitza oinarrizko eskubide bat izan arren, Zarautzen ezinezkoa da eskubide hori bermatzea. 

 

Azken urte hauetan etxe asko eraiki dira, baina, hala ere, arazoari ez zaio konponbidea eman. Herritar askok ezin dute etxe bat erosi edo alokatu Zarautzen, ezta babes ofizialekoak izanda ere.

 

Horregatik, konponbidea ez da etxe berriak eraikitzearekin bakarrik etorriko. Konponbideak eredu aldaketarekin etorri behar du.

 

Etxebizitzaren Udal Behatokia sortuko dugu, alokairuzko etxebizitza babestua bultzatu eta udal parkea handitzen joateaz gain, hau guztia aztertzeko, etxebizitzaren inguruko datuen jarraipen iraunkorra zehaztasunez eta gardentasunez egiteko, eta herritarrei aholkularitza eman eta plan integral bat egiteko.