AKTUALITATEA


| 2020-02-21 13:45:00

 

EZEZKO BOZKA

Otsailaren 19an aparteko osoko bilkura egin zen Uribe Kostako Mankomunitatean, 2020ko aurrekontuak bozkatu ahal izateko. EH Bilduk mankomunitatean dituen bi ordezkariek kontra bozkatu zuten, aurrekontuen negoaziazio eza salatuz. Izan ere, bi asteko epea soilik eman da aurrekontu proiektua aztertu eta eztabaidatzeko. Errealitatean, ez da inolako negoziazio borondaterik egon EAJ-ren aldetik. Kontutan izan otsailaren 5ean jaso zituela EH Bilduk aurrekontu proiektuaren agiriak, otsailaren 10ean izan zela informazio batzordea eta osoko bilkura otsailaren 19an.

 

ZALANTZAK HAINBAT DIRU PARTIDEKIN

Aurrekontuak aztertu eta negoziatzeko epea laburregia izateaz gain, bestelako gaiak atera zituen EH Bilduk: partida batzuen kokapenekin zalantzak, zenbateko batzuen murrizketaz (berdintasuna, gazteak), 2019ko datuekin alderaketarekin desbideraketak, herriek Mankomunitatetik jasotzen dituzten zerbitzuei kritika eta abar.

 

PROPOSAMEN ZEHATZA

Uribe Kostako Mankomunitateak udaletan eta toki erakundeetan aplikatzen diren tenpusak ere kontutan hartu behar ditu aurrekontuen negoaziazioan ere. Mankomunitateko herrietan erabiltzen dituen ohiko epeak kontutan izan behar ditu Mankomunitateak, hau da, iraila-abendua bitarteko negoaziazio tartea.

 

EAJ/PNVren INPOSAKETA

Aurrekontuak bozkatzeko prozesuan EAJ-ak Mankomunitatean duen pisu "antidemokratikoaz" baliatu da, inolako negoziaziorik gabe aurrekontuak onartzeko. EH Bilduko bi ordezkariek izan ezik (15etik 2), gainontzekoek baiezkoa bozka eman zuten.

 

"Falta de transparencia, talante anti-democrático y sin ni siquiera guardar las formas. El PNV aprueba sus presupuestos 2020 en la Mancomunidad de Uribe Kosta, sin negociación, sin dar tiempo a la oposición para analizar las cuentas, sin dar tiempo para proponer alternativas. En menos de dos semanas, y haciendo valer su peso "anti-democrático" en la Junta Plenaria de la Mancomunidad, el PNV logra sacar las cuentas 2020, PASANDO EL RODILLO".

 

INFORMAZIO GEHIAGO: Mankomunitateko 2020ko aurrekontuen inguruko azterketa (EH Bildu).