AKTUALITATEA


| 2020-02-25 08:58:00

ARGIBIDEAK ETA NEURRI ZEHATZAK

Otsailaren 22an gertatu zen ur isurketa kutsakorra. Larrabasterrako Urgitxieta kaletik bertatik ikus zitekeen ur emari pozoitsua. Sopelako EH Bilduk auzokideen kezkak jaso eta gaur Sopelako Udalari honako eskari zuzena egin dio: Uraren Euskal Agentziak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak argibideak eman ditzaten ur isurketa kutsakor horren inguruan. Zein da bere jatorria?, nortzuk dira erantzuleak?, zeintzuk da isurketaren ezaugarriak?, arriskutsua al da isurketa hori Larrabasterrako auzokideen osasunerako?, Urko hezegunean eraginik al du?

 

GARRANTZI NATURAL HANDIKO INGURUNEA

Urko hezegunea eta Iberrota plazaren ingurune osoak garrantzi natural eta ekologiko handiko zonaldea da. Bere txikitasunean, Sopelak (eta bereziki, Larrabasterrak) dituen altxor ederrenetarikoa da. Ingurune natural honen garrantziaz jabetuz, Sopelako EH Bilduk 2019-2023 legegintzaldi honetarako herri-programan Urko hezegunea zaintzeko konpromisoa hartu du bere gain. Horrez gain, aipatzekoa da Sopelako Udalak Gobela ibaiaren ertzak garbitzeko eta zaintzeko lanak hasi berri dituela.

Bizkaiko ibai eta erreken uraren kalitatea arazo lazgarria da, larria. Ez da kasualitatea gaur berton Deian agertutako berria: Urak eta Ur Partzuergoak kutsatutako erreka eta ibaien zerrenda eguneratuko du. Horien artean, Gobela agertzen da. Larrabasterrako auzokideok argibideak eta neurri zehatzak exijitzen ditugu.

GEHIAGO IRAKURRI: