EKARPENAK EGITEKO KONPROMISOA
Joan den apirilaren 30eko osoko bilkuran, Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko plana adosteko erabaki zuten udal taldeek. EH Bilduk konpromisoa hartu zuen, plan horri ekarpenak egiteko. Ez da lehen aldia krisi honetan proposamenak aurkeztu dituela ezkerreko talde subiranistak.
Oraingo honetan ere, udal taldeen artean adostasun handiena lortzea du helburu EH Bilduren proposamenak. Agiri politikoa da aurkeztu dena eta beraz, udal teknikarien laguntza behar izango du bere garapen praktikorako. Esate baterako, planaren ekintzetan ez dira diru-partidak jaso. Edonola ere, talka plan honen nondik norakoak 2020ko maiatzean zehar adostea
beharrezkoa litzateke.
EKARPENEN ASMOA
Alos sozialean zein ekonomikoan eragitea da EH Bilduren asmoa: pertsonen beharrizanei erantzuna eman, herritarrei egoera berrira egokitzea lagunduz; bestetik, enpresa txiki eta ertainen, tokiko komertzio txikien eta profesional autonomoen beharrizanei erantzuna eman. Horretarako tresna, udal aurrekontua da, baina ez hori bakarrik. Ekintza batzuek ez baitute diru ekarpenik eskatzen. Esan beharra dago, antzeko neurriak martxan jartzen ari direla, esate baterako, Bilbon, Durangon, Errenterian edo Azpetian, besteak beste.
1. Gizarte laguntzarako aurrekontuak handitu eta betekizunak malgutu: pobrezia energetikoa; etxebizitzen alokairua; bereziki, eskola materialaren erosketa. |
2. Egutegi fiskal malgua. |
3. Udal tasen eta zergen birkalkulua. Hobarien aplikazioa aztertu. |
4. Alarma-aldian eskatutako prestaziorik gabeko kontziliaziobaimenetzat laguntzak. |
5. Larrialdietarako Gizarte Laguntzen inguruko komunikazio kanpaina abian jartzea. Aurrekontua handitzeko eta oinarriak malgutzeko eskaria bideratu Mankomunitatera, behar izanez gero. |
6. Janari bonoak kudeatu eta elkarlana elikadura bankuarekin (Udalak berak janaria eta bestelako oinarrizko produktuak erosiz: “larrialdi poltsa soziala”). |
7. Udalak udalerriko elkarteekin dituen diru-laguntza izendunen ezohiko gehikuntza edo malgutasuna, egitura finkoari eusteko. |
8. Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria. |
9. ERTEetako langabezi saria konpentsatzeko mekanismoa habilitatzea. |
10. Deskonfinamenduaren faseetan zehar: on-line kultur programazioa eta kultur agenda alternatiboa (egoera berrira moldatuta). Adinekoei eta Euskarari arreta berezia. |
11. Sopela eta Larrabasterrako jaiak atzeratu iraila edo urria aldera, herri eta merkatal eragileekin adostuta: jai batzordea, koadrilak, merkatarien elkartea eta abar. |
12. Datorren ikasturtean Sopelako hezkuntza zentro publikoen espazio behar osagarriak asetzeko udal eraikinen erabilera ahalbideratu (Kurtzio, Frontoiaren eraikina eta liburutegia, Euskaltegia, Musika Eskola). |
13. Hirigintza neurriak: erdigunea oinezkoentzako gune bihurtu egun eta ordu zehatzetan. |
14. Deskonfinamendu garaian bete beherreko arauak gizatasunez eta zentzudunez interpretatzea eta neurri horiek modu egokian komunikatzea Udaleko webgunearen bidez (Udaltzaingoa). |
15. Egoera administratibo irregularrean dauden persona migranteei zuzendutako neurri bereziak. |
16. Uda garaia heltzean balizko segurtasun neurrien malgutasunen aurrean, kontzientziazio komunikazio kanpainak. |
1. Enplegu eta ekonomi sustapenaren departamentuko. aurrekontu partiden berrikuspena (235.000 euro). |
2. Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru-laguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak. |
3. Mikrokredituen lerroa 0 €-ko interesarekin. |
4. Merkatal lonjak alokatzeko diru-laguntzak. |
5. Tokiko kontsumorako bonoak edo txekeak7. Bono horien portzentai bat arazo ekonomiko larriak dituzten herritarrei dohaintzan eman. |
6. Herri-ekonomiari laguntzeko komunikazio-kanpaina. |
7. Merkataritzaren eta kalearen dinamizazio egokitua (kultur agenda alternatiboa). |
8. Lehen sektoreko eskualde-ekoizpenaren salmenta bultzatzea tokiko merkataritzaren bidez. |
9. Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak handitu. |
10. Terrazen zabalera handitu eta terraza berriak ahalbideratu, beti ere herritaron irisgarritasuna bermatuz. |
11. Etxeko erreforma gastuak finantzatzen dituzten eta, aldi berean, herriko gremioak mobilizatzen dituzten laguntzak. |