Sopelan, Arriatera inguruan, agertutako kartel faxisten aurrean, Sopela euskaldun, feminista, anitza eta antifaxista defendatzen du Sopelako EHBilduk.
Kartel horiek ez dira gutxietsi behar, ez dira gertaera isolatuak: kartelok faxismoaren eta ultraeskuinaren adierazpen publikoen egungo hazkundearen testuinguruan kokatu behar dira, eremu guztietan, eskuin tradizionalaren onespenarekin.
Faxismoak ez du lekurik gure herrian, eta kartel horiek askatasunaren eta mugimendu aurrerakoien aurka doaz zuzen-zuzenean; beraz, EHbilduk faxismoari aurre egingo dio kalean eta erantzun urgentea eta integrala aldarrikatuko du erakundeetan.
Ezin dugu onartu aniztasunaren eta askatasunaren aurkako gorroto-diskurtsoak normalizatzea; errespetuan oinarritutako eta memoria historikoa duen gizarte inklusiboa sustatzen dugu.