AKTUALITATEA


| 2020-05-29 10:56:00

 

Uda garaian hondartzen kudeaketaren aurrean dugun posizioa

1. APARKALEKUAK KENTZEAREKIN ADOS. Uste dugu osasun-alarmak hondartzak normaltasunez kudeatzea eragozten digula. Salbuespenezko egoera bizi dugu, eta disuasio-neurri bereziak hartu behar dira Sopelako hondartzen masifikazioa saihesteko. Atxabiribil eta Arrietara aparkalekuak kentzea egokia da.

2. TRAFIKO/APARKALEKU ARAUEN KONTROL ZORROTZA. Atxabiribil eta Arrietara aparkalekuak kentzeak trafikoaren desplazamendua ekarriko du Kukullu, Arrietara, Asu, Bareño eta, beharbada, Larrabasterra eta Sopelako erdigunera. Beharrezkoa ikusten dugu Udaltzaingoak zorrotz kontrolatzea bide-segurtasuneko eta aparkalekuko arauak indarrean dagoen araudiaren arabera betetzen direla.

3. TAO EZARTZEA HONDARTZA ALDEKO AUZOETAN. Disuasio-neurri gisa eta aparkatzeko denbora mugatzeko neurri gisa, proposatzen dugu TAO aplikatzea ibilgailuen joan-etorriak kaltetutako eremuetan. Batez ere, Goikoetxebide kalean, aurreko urteetan bezala. Arrietara eta Atxabiribil aparkalekuen ezabaketek zuzenean kaltetuko dituzten beste eremu batzuetan ere TAO aplikatzeko aukera aztertu beharko litzateke (Kukullu, Asu, Bareño, Solondota...).

4. GARRAIO PUBLIKOA BERMATZEA MUGIKORTASUN  ARAZOAK DITUZTEN SOPELOZTARRENTZAT. Sopelbusen kontratua bertan behera geratu zenez Covid-19ren ondorioz, gaur egun ez dago autobus zerbitzu publikorik Sopelan eta ez da egongo uda osoan zehar behintzat. Aztertu behar da garraio publiko eta kolektiboko aukera berri bat hondartzetara sartu nahi duten mugikortasun urriko eta dibertsitate funtzionaleko sopeloztarrentzat.

5. METROAN AFORO KONTROLA ETA MAIZTASUNAK HANDITZEA. Metroan gertatu daitezkeen jende pilaketa saihesteko, aforo kontrolak zorrozteko eta trena maiztasunak handitzeko eskatu beharko genioke Metro Bilbaori.

6. HONDARTZA AKTIBOA EKAINAREN 15era ARTE. Ekainaren 1etik 15era, "Hondartza aktiboaren" ereduaren aplikazioa aztertu behar da, hau da, paseatzeko, kirola egiteko edo bainatzeko hondartzaren erabilera, baina eguzkia harean botata edo eserita hartzeko aukerarik gabe, disuasio-neurri gisa. Neurri hori aztertu egin beharko litzateke, bai ekaineko lehen hamabostaldi osorako, bai asteburuetarako bakarrik, gure hondartzen benetako masifikazioari buruz egiten den balorazioaren arabera.

7. HONDARTZARAKO SARBIDEEN KONTROLA. Ekainaren 15etik aurrera, hondartzetarako sarbidea Udaltzaingoak edo Bizkaiko Foru Aldundiak kontratatutako arduradunek koordinatu behar dute zorrozki.

8. ERAKUNDEEN BABESA. Salbuespen-egoera honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ezin dituzte Udalak bakarrik utzi hondartzen kudeaketan, are gehiago Aldundiak Udalkutxaren bidez udalen finantzaketa nabarmen murriztu nahi duenean. Edo finantzatu edo lagundu egiten zaigu. Beharrezkoa da Aldundiak udalei salbuespenegoera horri aurre egiteko baliabideak zuzenean aurreikustea.

9. INFORMAZIOA HERRITARREI. Beharrezkoa ikusten dugu komunikazio-kanpaina egokia egitea, bai Udalak hartutako neurriei dagokienez, bai herritarrak bizi dugun egoeraren larriaz kontzientziatzeko. Euskal Herrian 2.020 pertsona hil dira orain arte Covid-19ren ondorioz.