AKTUALITATEA


| 2023-05-04 08:16:00

Guruzne Carrassonekin batera Udala gidatuko duen lan-talde berriaren aurkezpena egin genuen joan den apirilaren 29an. Talde anitza eta esperientziaduna, herri oparoago eta bidezkoago bat lortzeko konpromiso sendoarekin, lehentasun argiekin: Etxebizitza, Zipiriñe eta Iberre, Eraztun Berdea, trafiko arazoei konponbideak, emakumearen etxea eta gazteentzat gune propioa.

 

Argi daukagu bestelako modu bat badagoela udala gidatzeko. Eredu kooperatiboa eta eraldatzailea, herritarrekin eta herri eragileekin lankidetzan. 2023ko udal hauteskundeak abagune erabakigarriak dira herri aurrerakoi, ekologista, feminista eta euskaltzalea gauzatzeko. Eta hauek ez dira hitz hutsak, gure lehentasunak ere argi dauzkagu:

 

1. Sopelan bizi nahi dugu eta ETXEBIZITZA ESKUBIDEA bermatu. Gau egun Sopelan hori ez dago bermatuta.

 

2. Zipiriñe eta Iberreko hezkuntza zentro publikoek baldintza duinak izatea nahi dugu eta HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN BORONDATEA errespeta dadin... eta hori Sopelan ez da gertatzen ari.

 

3. Gure NATURGUNEAK babestu eta errekuperatu nahi ditugu eta ERAZTUN BERDEA izan dadila Udalaren lehentasun. Gaur egun ez da lehentasuna.

 

4. Trafiko arazoari aurre egin nahi diogu eta OINEZKOEI LEHENTASUNA eman, Sopela izan dadin herri eroso eta segurua pertsona guztientzat, bereziki haur, adineko auzokide eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzat. Gaur egun hori ez da gertatzen ari.

 

5. Sopelako mugimendu feministari ahotsa eta baliabideak eskaini nahi dizkiogu eta bereziki, EMAKUMEAREN ETXEA bultzatu. Gaur egun hau ez da errealitate bat.

 

6. Sopelako gazteei ahotsa eta baliabideak eskaini nahi dizkiogu eta bereziki, GUNE SOZIOKULTURAL PROPIO BAT eta LIBURUTEGI BERRIA.

 

Eta errronka hauek gidatzeko hautagairik onena badaukagu, GURUZNE. Ingurugiroa, berdintasuna, euskara, kultura, hezkuntza... hainbat alorretan aritutakoa baina horietatik guztietatik, Udalean legegintzaldi honetan bildu duen esperientzia, egin duen lana eta erakutsi duen ausardia eta inplikazioa nabarmenduko nituzke. Unerik zailenetan bozeramailetza hartu zuen eta une erabakigarrian gure hautagaia izateko ausardia erakutsi du.

 

Baina Guruzne ez dago bakarri k. GEHIAGO GARA. Bi hitz erab iliko genituzke zerrenda hori ezaugarritzeko: sendotasuna eta aniztasuna. Egungo zinegotzi guztiek lehen 11 hautagaien artean jarraitzen dute, horrela esperientzia bermatuz. UNAI, aurreko udal hauteskundeetan gure alkategaia izandakoa ere Guruzneren ondoan dago oraingoan ere: "Hautagairik onena daukagu". Baina esan bezala, gehiago gara, HERRIA GARA: kirolariak, sindikalistak, euskaltzaleak, konfiantzazkoak eta esperientziadunak, gazteak, Larrabasterrakoak, ekintzaileak... liderrak.

 

Izan ere, Sopelak LIDERGO BERRIAK behar ditu, egungo erronkei KONPONBIDE ERREALAK emateko, herritarrei ahotsa emanez, GAUR eraikiz GURE ETORKIZUNA.

 

HAUTAGAIRIK ONENA DAUKAGU, LAN TALDERIK ONENA ETA PREST GAUDE! PLAN BAT DUGU ETA EGINGO DUGU!

 

27. Naroa Torralba 26. Juan A. Arana 25. María Ángeles Abad 24. Koldo Llona 23. Izaskun Larrazabal 22. Patxi Aurrekoetxea 21. Leire Pinedo 20. Monika González 19. Andoni Buján 18. Gaspar Egiluz 17. Juan María Sánchez 16. Olaitz Arana 15. Aitziber Etxegarai 14. Pello Bilbao 13. Guillermo Vio 12. Itxaso Unanue 11. Olatz Artabe 10. Begoña Aretxabaleta 9. Ander Moreno 8. Josu Barbarias 7. Arantza Bilbao 6. Itziar Lázaro 5. Mikel Tapia 4. Naia Azkarate 3. Aitziber Onaindia 2. Unai del Burgo 1. Guruzne Carrasson.