AKTUALITATEA


| 2026-03-12 22:44:00

SAA-k aurkeztu duen beste errekurtso batek, Iberreko Institutua handitzea oztopatu du berriro. Hezkuntza Sailak 2025. urtearen amaieran jakinarazi zion Sopelako Udalari, Iberre institutuaren eraikin berriaren proiektua lizitatu ahal izateko, udalak eskainitako lursaila jaso behar zuela urbanizatuta. Ondorioz, Udalak egokitzapen-proiektu bat idazteko kontratua egin zuen, Eusko Jaurlaritzari aurkezteko.

Bada, SAAko zinegotzi bakarrak errekurtsoa aurkeztu du lurzatia egokitzeko proiektu horren aurka, eta kautelazko neurri gisa bertan behera uzteko eskatu du.

Hitzak soberan daude, errekurtsoak etengabe...

LEHENENGO ERREKURTSOA: SAAk errekurtsoa aurkeztu zion Abaroko Plan Partzialari, ezinbesteko eremua Sopelako garapenerako gune horretan babes ofizialeko 490 etxebizitza aurreikusita daudelako, Iberre Institutua handitzea eta Urko ibarra eta Gobela ibaia berreskuratzea. (Kontentzioso administratiboa)

BIGARREN ERREKURTSOA: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion udalari Abarori buruz aipatutako errekurtsoan; SAAk epai hau ere errekurritu du (Kasazio-errekurtsoa).

HIRUGARREN ERREKURTSOA: Loroñoko lursaila irakaskuntzarako izan zedin eta ez aparkalekua aurkeztutako arauen aldaketari ere errekurtsoa. Kontuan hartu, kalifikazio hori Zipiriñe eskola publikoaren eraikin berria izateko dela. (erreposizio errekurtsoa)

LAUGARREN ERREKURTSOA: Legegintzaldi honetan, SAA Urkoko hezegunearen ingurumena leheneratzeko proiektua geldiarazten ere saiatu da. (Erreposizio errekurtsoa)

BOSGARREN ERREKURTSOA: Artikulu honetan aipatutakoa: SAAk institutua handitzeko lursailaren urbanizazioa kautelaz etetea eskatu du. (Erreposizio errekurtsoa)

Ulertezina da...

EHBilduk herri mugimendua babesten du eta auzo-elkarteak ere babesten ditu botere politikoen kontrapisu gisa; baina SAAren kasua ulertezina da. Errekurtso horiek Sopelaren oinarrizko premien aurkakoak dira: 490 BOE, institutua handitzea, Zipiriñeren eraikin berria, Urko ibarra bergaitzea... SAAk 1999ko Arau Subsidiarioak kritikatzen ditu, baina kontraesan etengabean erortzen da arau zaharkitu horietan oinarritutako errekurtsoak aurkezten baititu.

Politikarioi komunitateari zerbitzua ematea eta koherentzia eskatzen zaigu, eta hori ezean erantzukizunak eskatzen dira... eta auzokide elkarteari zer?

Planteatutako hiru aldarrikapen hauek babes sozial handia dute

1: Sopelako 16 zinegotziren babesa 17 zinegotzietatik (EH Bildu, EAJ, PSE eta Elkarrekin). 2: Bakoitzak bere arloan gizarte-eragileen babesa du: Iberren eta Zipiriñen, Hezkuntza Mahaiaren babesa (Iberre eta Zipiriñe ordezkariak); Urkoren ibarraren birgaitzean, Eraztun Berdearen Kontseiluaren babesa (Kiribile); eta BOEetan, Abaroko lurren jabeena. 3. Proposamen horiek Eusko Jaurlaritzak ere onartu ditu (Etxebizitza Saila, Hezkuntza Saila eta URA, Uraren Euskal Agentzia, erkidego barruko arroen plangintzaz eta kudeaketaz arduratzen den Eusko Jaurlaritzaren erakundea).

Aurkeztutako proiektuak ez dira EHBildu, EAJ, PSE edo Elkarrekin alderdienak... proiektuok negoziazio, desadostasun eta AKORDIO askoren emaitza dira. SAAk udalaren funtzionamendua judizializatu du, eta erabateko segurtasun juridikorik eta teknikorik eza sortu du. Sopela geldiaraztea al da SAAren xedea?