Sopelako EAJk EHBildu eta Elkarrekin taldeetako gobernu taldea kritikatu du berriz ere martxoko aldizkarian eta sare sozialetan, (1) "gure herrian turismoa ez sustatzeagatik" lehentasuna ez emateagatik; (2) merkatariei eta ostalariei ez laguntzeagatik; eta (3) "adinekoei arreta ez emateagatik eta tabernak itxita jarraitzen duelako".
Ez dugu erantzungo, EL Correo eta Deia egunkarietako prentsa-titular batzuk hitzez hitz kopiatuko ditugu, besterik ez, (eta ez dugu uste inork lotuko duenik komunikabide hauen lerro editoriala EHbildu edo Elkarrekin alderdi politikoen aldekoa izatea), eta Sopelako Udalaren ohar bat:
1.- Martxoaren 23ko DEIA: Sopelak "turismo iraunkorraren" aldeko apustua indartuko du
2.- EL CORREO, martxoaren 23ko ere: Sopelak tokiko merkataritza bultzatzeko hurbiltasuna eta tratu pertsonalizatua nabarmendu ditu
3.- EL CORREO, martxoaren 31koak: 57.000 euro baino gehiago banatu ditu Sopelan hogeita hamar bat enpresa-proiektu finantzatzeko
4.- Udalaren WEB orria: Datorren ostiralean, hilak 10, LAGUN ARTEA jubilatuen etxeko taberna irekiko da.
Argazkiak hedabide horien bertsio digitalen pantaila-irudiak dira eta jatorrizko titularrak erdaraz daude.
EAJren haserrealditxoak, inolako ekarpenik egin gabe. Beste kritika batzuk ere egiten dizkigute... itxaron dezagun denbora batez eta errealitatearekin topo egingo dute berriro.
.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.
Artikuluak irakurtzeko
DEIA: Sopelak "turismo iraunkorraren" aldeko apustua indartuko du
EL CORREO: Sopelak tokiko merkataritza bultzatzeko hurbiltasuna eta tratu pertsonalizatua nabarmendu ditu
EL CORREO: 57.000 euro baino gehiago banatu ditu Sopelan hogeita hamar bat enpresa-proiektu finantzatzeko