AKTUALITATEA


| 2020-06-29 21:06:00

Batasuna adierazi, bai, baina ekintza zehatzak ere bai!

Ekaineko osoko bilkuran aurkeztu zen moziora atxikitu gara, batasuna adierazi behar den gai garrantzitsua dela uste dugulako. Dena den, hau ezin da hemen geratu, adierazpenetatik haratago, gure konpromisoa, politika zehatzetan islatu behar da, ezinbestekoa da konpromisoak hartzea neurriak aplikatzeko.

Horregatik proposamen zehatzak prestatu ditugu, eta uztaileko Berdintasun Informazio Batzordean aurkeztuko ditugu, denon artean eztabaidatzeko eta lanean hasteko.

 

30.000 euroko partida bat 2020ko aurrekontuetan

Kontuan izan behar da, Sopelako Udalak, 2020ko udal aurrekontuetan, 30.000 euroko partida bat duela LGTBI eremuan berdintasun-politikak garatzeko. EH Bilduren ustez, ezinbestekoa da berdintasun mahai bat sortzea, eta bertan eragile sozialekin batera, neurri zehatzen inguruan aritu. Ekimen zehatzak sustatu behar ditugu.

Informazio gehiago: hona hemen uztaileko berdintasun batzordean mahai gainean jarriko ditugun neurriak.