AKTUALITATEA


| 2021-03-13 05:39:00

Otsailaren amaieran, gobernu-taldeak Sopelako kirol-instalazioen kudeaketa lizitatzeko plegu teknikoak aurkeztu zizkien gainerako udal-taldeei. Plegu horietan jasotzen da instalazio horien kudeaketa 15 urtez eta 5 urtez luzatzea, hau da, Sopela enpresa batekin konprometituta egon daiteke 20 urtez.

Konpromiso horren truke, enpresa esleipendunak azpiegitura berrietan inbertituko luke Sopelan. Jarduera garrantzitsuena, gaur egun padeleko pistak dauden eremuan egingo litzateke. Toki honetan igerilekuen eraikin osagarri berri bat eraikiko litzateke, kirola egiteko areto berriekin. Aitzitik, padel pistak Urkon kokatuko lirateke.

Eh Bilduk hausnarketa sakona egin nahi du gai honi buruz; izan ere, plegu horien bidez planteatzen ari zaiguna ez da bakarrik Sopelako kirol-zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa (orain arte Be onek egin duen bezala), baita Sopelak datozen 20 urteetan izango dituen kirol-azpiegituren diseinua ere. Hau da, proiektatzen ari da nola handituko diren instalazio horiek eta nola sortuko diren espazio berriak. Hori guztia, gobernu-taldeak diseinatutako proiektu itxi batean, zerbitzuaren enpresa esleipendunak garatuko duena. Sopela 20 urterako hipotekatzen ari dira.

Jarrera horrek deigarria ematen dio eh Bilduri. Orain dela gutxi, Sopelan parte-hartze prozesu bat egin da Sopeloztarrek kultur ekipamendu berriei begira dituzten beharrak ebaluatzeko. Aldiz, kirol ekipamendu berriekin ez dira Sopeloztarrak kontuan hartzen, guztiz kontrakoa baizik.