Azkenik aldez aurretik okupatu dira Iberre institutua handitzeko Eusko Jaurlaritzaren esku utzi beharreko Abaroko lurrak. 3 gako:
1.- Sopelako hezkuntza-komunitatearekin hartutako konpromisoari erantzuten dio.
2.- Lurren jabeekin akordioa lortu da, nahiz eta Abaroko Plan Partzialaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarrita egon.
3.- Hezkuntzako Sailburuarekin, Jokin Bildarratzekin, bilera egitea eskatu da.
Iberreko okupazio aurreratu hau, eta urtarrilean Loroñoko lursaila Eusko Jaurlaritzari lagatzea, urte askotan Sopelako hezkuntza-komunitateak egindako eskakizunei erantzuten die.
Sopelako hezkuntza-komunitateak urteak daramatza Zipiriñe eta Loroño handitzeko eskaera mahairatuz eta 2021ko urtarrilean (hiru urte jadanik!) Udalak antolatutako partaidetza-prozesu batean, Ibatuz enpresak kudeatua, 390 hezkuntza-komunitatearen kidek parte hartu zuten. Bertan nagusitu zen proposamena hau izan zen: bi partzela hauek Eusko Jaurlaritzari lagatzea. Geroztik, Sopelako Hezkuntza Mahaiak bere gain hartu du proposamen hau. Aipatutako “Sopelako Hezkuntza Mahaia” Zipiriñe eta Iberre hezkuntza-komunitateek eta udal-taldeek osatzen dute.
Ehbilduk oso positibotzat jo du egungo Gobernu taldearen (Ehbildu eta Elkarrekin) eraginkortasuna, azkartasuna eta borondatea; izan ere, 8 hilabetetan bakarrik egin dituzte hirigintza-arauak aldatzeko eta jabeekin negoziatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak.
Hainbat bilera egin ondoren, lur jabeek eta alkateak (Ehbildu) institutua handitzeko Abaroko lursailak okupatzeko aktak sinatu dituzte. Ehbilduk oso positibotzat jo du lurren jabeen jarrera; izan ere, Sopelako Auzo Elkarteak jarritako Abaroko Plan Partzialaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoak segurtasun falta juridiko handia sortzen die. Izan ere, jabe horiek aldez aurreko okupazioaren aurka agertu ziren abenduaren amaieran, eta prozesua eten zen. Beste behin ere, borondate ona, negoziazioa eta akordioa lortzeko gogoa izan dira nagusi, 16 zinegotziren berrespenarekin (Ehbildu, EAJ, PSE eta Elkarrekin) eta helegiteari eusten dion Sopelako Auzo Alternatiba bakar baten oposizioarekin.
Okupazio-aktak sinatu izanaren ziurtagiria dagoeneko bidali zaie Eusko Jaurlaritzari eta Jabetza Erregistroari, eta hezkuntza-komunitateari eta Udaleko udal-talde guztiei jakinarazi zaie. Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen aurrean agerraldia eskatu zen, baina hauteskundeak deitu ondoren bilera hori bertan behera geratu da; horregatik, Sopelako Hezkuntza Mahaian Jokin Bildarratz jarduneko sailburuarekin premiazko bilera eskatzea erabaki da, eta aurrez aurre jakinaraztea Zipiriñe eta Iberreren espazio-arazoei irtenbide integral bat eman dakiekeela.
EHbilduk badaki Eusko Jaurlaritzak orain planteatu duela 8.150 m2-ko lursail bakarra nahi duela Sopelan bi IPI sortzeko (Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe integralak), bata Loroñon eta bestea Zipiriñen, eta egungo Iberre Batxilergorako bakarrik eskaintzea. Hau ez da Sopelako hezkuntza-komunitatearen eskaera, baina pozten gara Eusko Jaurlaritzak, lehen aldiz eta urte luzetan Sopelak dituen beharrei entzungor egin ondoren ("2019/23 Hezkuntza Azpiegituren Planean" gure herriaren beharrak aipatu ere ez ziren egiten, eta aurrefabrikatuak jartzea baino ez da onartu), orain eraikin berri bat planteatzen duelako formalki. Lagatako bi partzelek metro koadro horiek dituzte. EHBildu lanean jarraituko du, eta espero dugu Eusko Jaurlaritzarekin ere akordioak lortzea, eta IPI bat eraikitzeko planteamendua aitzakia hutsa ez izatea Sopelako beharrei erantzuna atzeratzen jarraitzeko.