AKTUALITATEA


| 2023-11-05 18:33:00

Beste urrats bat Sopelako ikastetxe publikoetan espazio faltari behin betiko irtenbideak emateko.

Azken osoko bilkuran (2023/09/26), Sopelako hirigintza-araudia aldatzea onartu zen, Zipiriñe eta Iberre ikastetxeak handitu ahal izateko, uztaileko osoko bilkuran egindako hasierako onespenari aurkeztutako alegazioak baloratuz (onartzeko edo ukatzeko). Alegazioez gain, herri eragileek (Kiribile) egindako ekarpenak eta ohar osagarriak ere kontuan hartu dira. Udal lursailak Eusko Jaurlaritzari lagatzeko prozesua, Loroñon eraikin berri bat eta Iberren institutuaren handitze bat eraiki ahal izateko, zaila da izapidetze eta lege mailan, baina EHBilduk aurrera eramateko erabaki irmoa du.

 

Osoko bilkurak ia aho batez lagunduta: 17tik 16.

EHBilduk aurrera eramateko erabaki irmoa du, eta oso positibotzat jotzen dugu urrats horiek ia osoko bilkura osoaren babesarekin egitea, lehen geneuzkan iritzi ezberdinak gaindituz. Uztailean zein orain, prozesu hau bultzatzearen aldeko 16 boto izan dira (EHBildu, EAJ, PSE eta Elakarrekin Sopela) eta aurkako boto bakarra Sopelako Auzo Alternatibarena izan da.

 

Ulertezina.

EBilduk ezin du ulertu Sopelako Auzo Alternatibak argitara eman zuen udal-hauteskundeetarako programan hitzez hitz esatea "Zipiriñe eta Iberre handitzeko bide guztiak babestea" eta uztailean ezezko botoa ematea, irailean alegazioak aurkeztea espediente hau artxibatzeko eskatuz, eta orain urrian berriro ezezko botoa ematea ikastetxeak handitzea ahalbidetzen duen hirigintza-araudiaren aldaketari. Sopelako Auzo Alternatibak defendatzen al ditu Sopelako bizilagun gehienen interesak? Benetan?