AKTUALITATEA


| 2022-03-30 12:24:00

EH Bildu ez da ados egon EAJ eta PSEren udal gobernuak kudeatu duen herrigunea oinezkoentzako bihurtzeko prozesuarekin. Gauzak beste modu batea egin daitezke, gauzak hobeto egin daitezke.

 

Gauzak horrela, joan den ostiralean gure ikuspegia azaltzen kartelak jarri genituen Sopelako kaleetan, prozesua kritikatuz. Larunbatean jada kartel horiek kendu zituen Udalak.

 

Are gehiago, astelehen goizean Podemosetik kaleratutako zinegotzi transfugak mozio bat aurkeztu du udalean, “para proceder a la redacción y posterior aprobación de una ordenanza sobre civismo”, non zuzenean aipatzen du “como en tantos municipios, sufrimos los problemas ocasionados por las pintadas, grafitis y cartelería...”. Adierazpen askatasuna mugatzeko ahalegin bat ote, zinegotzi transfugak aurkeztuta, EAJ-ak aginduta?

 

Hauxe da EAJ-k ikusi nahi ez duen kartela!