AKTUALITATEA


| 2026-05-05 11:16:00

EHBilduk bat egiten du JAUZI EKOSOZIALAK deitutako elkarretaratze honekin eta parte hartzeko deia egiten du.

EHBilduk behin baino gehiagotan aldarrikatu du metroaren maiztasuna handitzea, horretarako mozioak aurkeztu ditu eskualdeko Udal Osoko Bilkuretan; eskaera formala  eta teknikoa mahairatu dio Metro Bilbaori  maiztasuna 13 minutura handitzeko Plentziarainoko joan etorrietan, egungo 20koa izan beharrean eta 6koa Larrabasterraraino egungoaren 10koaren aldea eta eztabaida Bizkaiko Batzar Nagusietara ere helarazi du.

Ezin da gehiago itxaron: maiztasunak handitu eta garraio publikoa indartu behar da Uribe Kostan, gure eskualdeak ere zerbitzu duina merezi duelako. Subflubiala egiteko dirua soberan dagoen bitartean, eta tramite guztiak benetan harrigarria den abiadura batekin aurreratzen ari direlarik, zergatik metroa berritzeko pausuak hain mantso ematen dituzte? Matso, edo geldi.

Beraz, EHBilduk bat egiten du elkarretaratze honekin eta parte hartzeko deia egiten du maiatzaren zazpian (osteguna), 19:00etan, Sopelako udaletxearen aurrean.